Berriak
Eu

Lehendakariak Arcelor Mittal enpresagatiko kezka helarazi dio Energiako Europako komisario Miguel Arias Cañeteri

2016.eko urtarrilak 27

Urkulluk Europar Batasunak dumpingaren aurkako plan bat onartu dezala eskatu du altzairuaren sektorea suspertzeko

Energia eta Klimaren aldeko Ekintzako Europako komisario Miguel Arias Cañeterekin bildu da gaur Iñigo Urkullu lehendakaria; bilera horretan altzairugintzaren euskal sektorea oro har eta Arcelor Mittal enpresa zehazki egun pairatzen ari diren egoeragatiko kezka eta ardura agertu dio. Bruselan bildu dira, Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien buru joan baita gaur Urkullu hara; lehendakariarekin batera hauek ere izan dira: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi, Kanpo Harremanetarako idazkari Maria Elorza eta Euskadiren Europar Batasunerako ordezkaria.

Lehendakariak inplikatzea eskatu dio Europako komisarioari, Europar Batasunak Europako siderurgiaren eta altzairuaren sektorea suspertzeko plana abiaraztea helburu. Urkulluk berretsi egin du aste honetan bertan Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak adierazitakoa, eta siderurgiaren eta altzairuaren sektoreak babesteko dumpingaren aurkako plana aldarrikatu du. Gogoan hartu behar da azken zortzi hilabeteetan Europako siderurgiak % 20 murriztu duela ekoizpena, Txinak inportazioak bikoiztu dituen bitartean.

Gogorazi behar dugu Arcelor Mittalen zuzendaritzak urtarrilaren 21ean jakinarazi zuela Acería Compacta de Bizkaia (ACB) enpresa, Sestaon kokatua, «aldi baterako mugagabeki» itxiko dutela datorren otsailetik aurrera, altzairu-merkatuaren «egoera txarra» dela eta. Enpresak jakinarazitakoaren arabera, altzairu-fabrikako 335 langileek enplegua erregulatzeko espedienteari helduko diote. Fabrikak 2011ko abenduan izan zuen azkenekoz epe luzeko etenaldi bat, eta 2012ko ekainean ekin zion berriz ere jardunari.

Gai horretaz gain, beste batzuk ere jorratu dituzte aipatutako bileran, besteak beste, Europako energia-estrategia bateratua bultzatzea, horren bitartez nazioarteko gainerako potentzien aurrean Europak duen egoera ahula zuzendu ahal izateko. Estrategia energetikoarekin batera industria-politika baten beharra ere nabarmendu dute bileran, orobat; horrek milaka lanpostu sortzea ekar dezake sektore jakin batzuetan (eolikoa, oil&gas sektore edo eraginkortasun energetikoa).

GOBERNAGARRITASUN-ITUNAK

Madrileko gobernagarritasun-itunei buruz kazetariek egin dizkioten galderei erantzuteko, lehendakariak adierazi du estatu-buruari dagokiola inbestidura-saiorako hautagai bat proposatzea. Estatu osoari eragiten dion egoera ekonomikoari aurre egiteko, Espainiak egonkortasuna bermatuko duen gobernu bat behar duela agerikoa dela uste du Urkulluk.

GASTEIZKO GERTAKARIA

Era berean, lehendakariak astelehenean Gasteizen izandako gertakariaren zorigaiztoko amaiera deitoratu du. Izan ere, gizon batek leihotik bota zuen urte eta erdiko neskatoa hil egin da. Urkulluk adierazi du hezkuntzaren arloa landu behar dela eta adingabeak babesteko lanean jarraitu behar dugula.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PetraZabalgana
    2016.eko otsailak 02

    Comentario de Twitter:
    The Lehendakari in Brussels and expressed his concern to Arias Cañete, the European Commissioner, about the si... https://t.co/3YRiubBPC0

  • @anamarti4
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: @IUrkullu traslada en Bruselas su preocupación por la situacion de la empresa Arcelor Mittal y el sector del acero ➡ https://t

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: @IUrkullu traslada en Bruselas su preocupación por la situacion de la empresa Arcelor Mittal y el sector del acero ➡ https://t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel Arias Cañete