Berriak
Eu

Lehendakaria, Akitaniako presidentea lagun, Europako Garraioko komisarioarekin bildu da trenbide-korridore atlantikoaren proiektuaz jarduteko

2016.eko urtarrilak 27
  • Urkulluk eta Roussetek lehentasunezko proiektu irizten diote Euskadi-Akitania trenbide-zatiari, Europako mugikortasuna bermatzeko
  • Lehendakariak Bruselari jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzak salgaien geltokia Jundizen (Araba) kokatzearen alde egin duela apustu

Iñigo Urkullu lehendakaria gaur arratsaldean bildu da Europar Batasuneko Garraioko komisario Violeta Bulc-ekin Bruselan, besteak beste, trenbide-korridore atlantikoaren proiektuari buruz hitz egiteko. Lehendakaria Akitaniako presidente Alain Roussetekin batera joan da bilerara, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek Europako hiriburura egindako bidaiaren agenda betez.

Lehendakariak eta Rousset presidenteak adierazi dute trenbide-korridore atlantikoa lehentasunezkoa dela, Euskadi-Akitania euroeskualdearen barneko lankidetza areagotzeko ez ezik, lehia-abantaila lortzeko ere, Paris-Algeciras eta Paris-Lisboa ardatzen erdian kokatuta dagoenez. Urkulluk esan duenez, Europako komisarioarekin egindako bilera positiboa izan da, eta horrek harrera ona egin dio Euskadik adierazitako apustuari eta euskal erakundeek emandako urratsa nabarmendu du; euskal Y-aren epeak aurreratzea erabaki zuten, obren zati bat bere gain hartuz eta euskal kupoaren bidez finantzaketa aurreratuz. Era berean, lehendakariak AHTaren lanak «epe-barruan» bukatzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari, trenbide-korridorea zentzuz egin dadin. Gogorarazi duenez, eta Frantziak finantzazio-planari buruzko erabaki bat hartzeko zain gaudela, Euroeskualderako erronka bat dugu aurrean.

Abiadura handiko bidaiari-garraioaz gain, salgaien garraioa ere izan dute hizpide. Lehendakariak bilera baliatu du Eusko Jaurlaritzak Araba lurralde logistiko gisa hautatu duela ezagutarazteko. Esaterako, bileran, aztergai izan dituzte Jundizeko plataforma logistikoak (Gasteiz) eskaintzen dituen intermodalitate-aukera ugariak: Forondako aireportuarekin lotura du, hala nola Bilboko eta Pasaiako portuekin zein penintsularen barnealdera doazen errepideekin. Hala, Frantziako Calaisen abiapuntua duen Atlantikoko trenbidearen terminala izango litzateke.

Hasiera batean, salgaien trenbide hori Calais eta Tarnose (Baiona ondoan) artean egitekoa zen, azken horretan eraikiz terminala. Alabaina, Eusko Jaurlaritzaren proposamena dela medio, terminala Jundizko industrialdean eraikitzeko aukera dago, Frantziako gobernuak berak ere begi onez ikusi duenez Atlantikoko trenbidea Calaisen hasi eta Arabako auzo horretan amaitzea. Horixe adierazi zuen Alain Vidaliés Frantziako estatu-idazkariak iragan udazkenean Bordelen egindako ekitaldi batean, Rousset presidentea eta Ana Oregi Ingurumeneko sailburua alboan zituela.

Gainera, beste gaien artean, bileran garraio publiko elektrikoari buru aritu dira.

 

 

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DJacomeNorato
    2016.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @Aquitaineuskadi: Rencontre du Lehendakari @iurkullu et du Président @al_rousset à Bruxelles https://t.co/Hek0sgekoJ https://t.co/flAxE6

  • @macresporico
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Aquitaineuskadi: Encuentro entre el Lehendakari @iurkullu y el Presidente @al_rousset en Bruselas https://t.co/Hek0sgekoJ https://t.co/

  • @evaortiz597
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [VIAJE A BRUSELAS] El lehendakari y el presidente de Aquitania, se reunen con la comisaria europea de Transportes ➡ https://t.…

  • @DJacomeNorato
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Aquitaineuskadi: @iurkullu eta @al_rousset Lehendakarien arteko topaketa Bruselasen. https://t.co/Hek0sgekoJ https://t.co/Z3a4xEFtyM

  • @Aquitaineuskadi
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    @iurkullu eta @al_rousset Lehendakarien arteko topaketa Bruselasen. https://t.co/Hek0sgekoJ https://t.co/Z3a4xEFtyM

  • @Aquitaineuskadi
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Encuentro entre el Lehendakari @iurkullu y el Presidente @al_rousset en Bruselas https://t.co/Hek0sgekoJ https://t.co/EN4F6FMdAO

  • @Aquitaineuskadi
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    Rencontre du Lehendakari @iurkullu et du Président @al_rousset à Bruxelles https://t.co/Hek0sgekoJ https://t.co/flAxE6QCuf

  • @euroberri
    2016.eko urtarrilak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [VIAJE A BRUSELAS] El lehendakari y el presidente de Aquitania, se reunen con la comisaria europea de Transportes ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 27

    Comentario de Twitter:
    [VIAJE A BRUSELAS] El lehendakari y el presidente de Aquitania, se reunen con la comisaria europea de Transportes ➡ https://t.co/UACdUqIVSp

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alian Rousset, Violeta Bulc