Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

380,4 milioi ikastetxe pribatuetan hezkuntza itunak finantzazeko (Gobernu Bilera 2016-01-26)

2016.eko urtarrilak 26

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran adostu du, 380.422.900,76 euroko gastua onartzea, 2015-2016 ikasturteko urtarrila-abuztua epealdirako ikastetxe pribatuetan hezkuntza itunak finantzatzeko.

Hezkuntza itunetara bideratutako diru kopuru honen bidez, ikastetxe pribatuetako irakaskuntza-jardueratik eratortzen diren gastuak finantzatzen dira, honako etapa hauetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketan. Ikastetxean matrikulaturiko ikasle kopuruaren arabera kalkulatzen den diru-kopurua, pertsonal gastuetara (izan irakasle edo ez irakasle), ikastetxeen ohiko funtzionamenduak eragindako gastuetara nahiz burututako inbertsioak birjartzera bideratzen da.

2015-2016 ikasturte honetan 294 itunpeko ikastetxe daude Euskadin (32 Araban, 150 Bizkaian eta 112 Gipuzkoan). Orotara, 7.495 itunpeko gela daude ikastetxe horietan, unibertsitatez kanpoko hezkuntza maila guztietakoak.

Euskal Hezkuntza Sistemaren ezaugarri nagusienetakoa da sare publiko eta itunpekoaren arteko oreka, eta beraz, ikasleak ia kopuru berberean banatzen dira sare batean zein bestean. Ikasturte honetan 366.000 ikasle pasatxo ari dira Euskadin unibertsitatez kanpoko ikasketak burutzen. Horietan %51 ikastetxe publikoetan dabiltza, eta gainerako %49 itunpekoetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau