Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak bi erakunde “interes sozialeko” izendatu ditu, gizarte zerbitzuen garapenari egindako ekarpenagatik (Gobernu Bilera 2016-01-26)

2016.eko urtarrilak 26

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak proposatuta, Jaurlaritzak, gaur bilduta, «interes sozialeko» izendatu ditu bi elkarte: 

  • «SORTARAZI», GIZA GARAPENERAKO KLARETAR ELKARTEA. Irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, 1996 urtean eratua, eta honako hauek ditu helburu: bazterketa egoeran dauden kolektiboen giza sustapena, kolektibo kalteberenen gizarteratzea eta laneratzea, enplegu sustapena eta sorrera, gizarte-eremu ahulen garapen komunitarioa, gizarte-bazterketari buruzko ikerketa, argitalpenak eztabaidak eta jardunaldiak sustatzea eta bakea eta justizia bultzatzea. 

Ibilbide historikoa du Bizkaiko lurralde historikoan gizarte-zerbitzuak betetzen, eta ziurtatu du 2010 urtetik garatu duela jarduera etenik gabe. 

  • «SANTA RAFAELA MARÍA», JESUSEN BIHOTZAREN MIRABEEN ESKOLAKO IKASLE OHIEN ELKARTEA. Irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, 1972 urtean eratua. Jesusen Bihotzaren Mirabeak Institutuko ikasle ohien batasuna eta elkar-laguntza sustatzea du helburu: baita Jesusen Bihotzaren Mirabeak Institutuaren eta bertako ikasleen artekoa eta ikasleen eta Mirabeen Institutuaren artekoa ere. Institutuarekin lankidetzan aritzen dira, elizaren premia eta ekintza handietan, eta desgaitu psikikoen zentroetan garatuko diren ongintzako jarduera sozial eta hezitzaileen garapen eta sustapenean jarduten eta laguntzen dute. 

Ibilbide historikoa du Bizkaiko lurralde historikoan gizarte-zerbitzuak betetzen, eta ziurtatu du 2010 urtetik garatu duela jarduera etenik gabe. 

Erakunde bat interes sozialeko izendatzea Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak emandako urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak arautzen du. Interes sozialeko izendatuta, erakunde horiek autonomia-erkidegoko gizarte-zerbitzuen esparruan izandako ibilbidea eta egindako lana aintzatetsi da. Hala, lehentasuna izango dute euskal administrazio publikoen diru-laguntzetan. 

Araudiak zehaztutakoaren arabera, erakundeak interes sozialeko izendatzeko, beharrezkoa da, gizarte-zerbitzuak eskaintzeaz eta irabazi-asmorik gabekoak izateaz gain, langileen % 40k kontratu mugagabea izatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau