
Cristina Uriarte eta Jose Luis Mendoza sailburuen bilera
- Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek eta Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Luis Mendozak lehen bilera izan dute Gasteizen, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan
Cristina Uriarte eta Jose Luis Mendoza Hezkuntza sailburuek gaur arratsaldez izan dute lehen bilera. Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan burutu da bilkura, une bereziki sentsible honetan hezkuntzaren inguruko gaiak aztertzeko bi agintariek duten interesaren erakusle.
Bileran, hainbat gai izan dituzte hizpide Uriartek eta Mendozak. LOMCEren inguruan, Lege hori arbuiatzean bat egiten dutela egiaztatu ahal izan dute, nork bere hezkuntza sistemarentzat kaltegarri jotzen baitute. Hºorregatik, Espainiako hurrengo gobernuak LOMCE indargabetzea bere lehentasunen artean izateko desioa azaldu dute, bai eta Autonomia Erkidego guztien ikuspegia eta iritzia jasoko dituen Lege berri bati bultzada ematekoa ere, hezkuntza komunitatea osatzen duten eragile guztien irizpideak aintzat hartuz.
Lanbide Heziketa ere hizpide izan da bileran. Uriartek etorkizuneko Lanbide Heziketako Euskal Legearen funtsezko alderdiak azaldu dizkio Nafarroako bere homologoari, eta Lanbide Heziketaren IV. Euskal Planean jasotako ezaugarri nagusiak ere azaldu dizkio.
Bi sailburuek harreman estuan jarraitzeko asmoa azaldu dute.
-
2016-01-26
Comentario de Twitter:
Hoy se ha reunido nuestra consejera Cristina Uriarte con Jose Luis Mendoza, Consejero Educación de Gob. de Navarra ➡ https://t.co/7jQJmK6oOQ