Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Kiroleko Dopinaren Aurkako Legearen aldaketa onartu du

2016.eko urtarrilak 26

Erkorekak adierazi du gobernua atzo Gasteizen gertatutakoarekin atsekabetuta dagoela; gizon batek urte eta erdiko neskatila bat leihotik bota zuen, hain zuzen

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Kiroleko Dopinaren Aurkako 12/2012 Legea aldatzeko Lege Proiektua onartu du. Aldaketa horrek EAEko Legea Dopinaren Aurkako Mundu Agentziak (WADA) onartutako dopinaren aurkako kode berrira egokitzea du helburu. WADA dopinaren aurkako mundu mailako erreferentzia da, eta, horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak oinarrizkotzat jotzen du EAEko Legea WADAren irizpideetara egokitzea.

Dopinaren Legearen aldaketak arau-hauste, zigor, lagin kontserbazio eta lehiaketara itzultzeko baldintzen inguruko hainbat aldaketa jasotzen ditu, Cristina Uriarte sailburuak azaldu duenez Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan.

GASTEIZEN GERTATUTAKOAREKIN ATSEKABETUTA

Prentsaurreko horretan bertan, Eusko Jaurlaritzak, Josu Erkoreka eledunaren bitartez, atzo Gasteizen izandako gertakari larriarekin «atsekabetuta» dagoela ziurtatu du; gizon batek urte eta erdiko neskatila bat leihotik bota zuen eta haren amari eraso egin zion, hain zuzen. Gobernuak Arabako hiriburuko udalak egindako adierazpenarekin bat egin du eta biktimak lehenbailehen osatzea espero duela adierazi du.

Erkorekak gogorarazi du, era berean, kasua sumario-sekretupean dagoela, eta horregatik, Ertzaintzak dagoeneko abiatu duen ikerketaren ondorioak ezagutu arte «zuhurtasuna» eskatu du.

NAZIOARTEKOTZE BEKAK

Gainera, Gobernu-kontseiluak Nazioartekotze Beken deialdia onartu du. Eusko Jaurlaritzak duela hogeita hamar urtetik modu jarraituan mantendu duen programa bat da, eta 1.000tik gora pertsona prestatu ditu kanpo-merkataritzako espezializazioan.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak azaldu duenez, bekadun guztiek izango dute programaren 2. edo 3. fasea atzerrira bidaiatuta egiteko aukera.  Orain arte, 100 bekadunetik 80k zuten aukera hori.

GOBERNU-HITZARMENAK

Bestetik, kazetarien galderen aurrean, Erkorekak Madrilgo etorkizuneko gobernagarritasun-itunak aipatu ditu. Horri dagokionez, Eusko Jaurlaritzako eledunak gogorarazi du dagoeneko bost aste igaro direla hauteskunde orokorrak egin zirenetik eta bitarte honetan «maniobrak, imintzioak eta epe motzerako adierazpenak» besterik ez direla ikusi. Horregatik guztiagatik, alderdi politikoei «taktizismoak» uzteko eta egoera ekonomiko eta sozialari erantzungo dion elkarrizketa «serio» bat izateko deia egin die, lehenbailehen akordio bat lor dezaten.

Eta, ildo horretan, bere ustez, bigarren harreman-txanda honetan, Erregeak berak alderdi politikoei galeriarentzat adierazpenak egiteko estrategia alde batera uzteko eta funtsezko edukiei garrantzi handiagoa emateko deia egin beharko lieke.

Azkenik, Gobernu Kontseiluak % 1eko soldata igoera Euskal Administrazio Publikoarentzat diharduten lan-kontratudun guztientzat, hau da, Administrazio Orokorreko, erakunde autonomoetako, Osakidetzako, hezkuntza-arloko, Ertzaintzako eta justiziako langile guztientzat, hedatzeko hartutako erabakia ere baloratu du Erkorekak.

2016-01-26ko gai zerrenda

Prentsa txostena

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    [3] Otros asuntos ➡ Becas de Internacionalización, Suceso en Vitoria-Gasteiz, Pactos de Gobierno ➡ https://t.co/7wa71GQICo

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 26

    Comentario de Twitter:
    [2] Acuerdo destacado ➡ El Gobierno Vasco aprueba la modificación de la Ley contra del Dopaje en el Deporte ➡ https://t.co/C2teImVbs0

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)