Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskal garraioa eta logistika «Fruit Logistica Berlin» azokan izango dira, Europako garraio espezializatuaren azokarik handienean

2016.eko urtarrilak 29
  • Basque Country Logistics standak Alemaniako hiriburuan, Europako hego-mendebaldeko eskaintza intermodalari dagokionez, hauek guztiak batuko ditu: Bilboko eta Pasaiako portuak, euskal aireportuak, trenbideak eta plataformak.
  • Otsailaren 3tik 5era 135 herrialdetako 65.000 bisitari profesionaletik gora izango dira

 

135 herrialdetako 65.000 bisitari profesional baino gehiago otsailaren 3tik aurrera Fruit Logistica azokan izango dira, produktu freskoen industriaren Europako garraio espezializatuaren hitzordurik handienean. Basque Country Logistics standak eskaintza intermodal bat eskainiko du, Bilboko eta Pasaiako portuen, errepide eta autobideen, aireportuen, trenbideen eta euskal plataforma logistikoen eskaintza, hain zuzen, produktuak penintsularen barnetik eta Afrika iparraldetik Europaren barnealdera eta beste kontinente batzuetara garraiatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aizek hau adierazi du: «Ezinbestekoa da bai administrazioaren bai enpresen euskal eskaintza izatea azoka hauetan, merkatuaren joera berriak eratzen baitituzte, batez ere, garraioaren eta logistikaren arloan. Gure herrialdeak puntu geografiko ezin hobea eskaintzen du penintsularen barnealdera sartzeko korridore atlantikoaren erdi-erdian eta, horrez gain, gaitasun intermodal handia ere badugu errepideak, portuak, trenbidea, hegazkina, plataforma logistikoak eta lehen mailako industria teknologikoa konbinatzen baititugu.»

 

Basque Country Logistics standean topaketa profesionalak egiten dira eta horietan euskal gaitasuna zein operatibitatea eskaintzen dira mundu-mailako garraioaren eta logistikaren arloan. Azokaren barnean, Produktu Freskoaren Foroaren 35. edizioak FRUIT LOGISTICAren ekitaldien programa irekiko du otsailaren 2an, zehazki, produktu freskoen industriaren nazioarteko azoka liderra hasi baino egun bat lehenago. Arretarako gunea hau izango da: «Klima-aldaketa – Mundu-mailan ekoizteko eta erosteko erronkak».

 

«Klima-aldaketak horrelako produktuei ere eragiten die: gune klimatikoak aldatzen ari dira eta uztaren zikloei eta ekoizpenari eragiten ari da arlo guztietan. Produktu freskoen industriara horrek guztiak aldaketa handiak ekarriko ditu mundu-mailako hornidurari dagokionez», adierazi du Aizek.

 

Postdamgo Klima Aldaketarako Ikerketaren Institutuko Benjamin Leon Bodirsky eta Susanne Rolinski klimatologoek aldaketa horiek produktu freskoen industriari eta txikizkako merkataritzari nola eragingo dieten azalduko dute. aWhere konpainiako Stewart Collisek datu meteorologikoak eta agronomikoak eskainiko ditu, Alemaniako UNIVEG enpresa-taldeko Thomas Averhoffek eta Uvasdoce espainiar ekoizpen-enpresako Alfredo Mirallesek aldaketa horiek ekoizpenean, merkaturatzean eta kontsumitzaileetan izan dituzten ondorioak zehazki azalduko dituzte.

 

FRUIT LOGISTICA azokara joaten den publiko profesionalaren ezaugarriak hauek dira: nazioartekoak izatea, gaitasun handikoak izatea eta erabakitzeko ahalmen enpresariala izatea. Atzerriko profesionalen ehunekoa % 84 igo zen iaz. Bisitarien jatorriak, batik bat, hauek dira: Europa (% 75,6), Amerika (% 9,8), Afrika (% 6,5), Ekialde hurbila (% 3,8), Asia (% 3,2) eta Ozeania (%1,1).  FRUIT LOGISTICA azoka Messe Berlín GmbH-ek antolatzen du Fruchthandel Magazin (Düsseldorf) aldizkariarekin lankidetzan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)