Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak kontratatutako enpresen fakturazio datuak ezagutzera emango dira

2010.eko irailak 08

Eusko Jaurlaritzak beste pauso bat eman du “gardentasuna” lortzeko, eta Kontratatzailearen Profilean administrazioko kontratazioari buruzko informazio guztia argitaratuko du

Gardentasuna, konkurrentzia eta lehiakortasuna. Hiru hitz horiek Eusko Jaurlaritzak azken 8 hilabeteetan garatu duen aplikazio informatiko berriaren espiritua laburbiltzen dute. Tresna berri horren bidez, edozein herritarrek Interneten bidez Jaurlaritzaren lizitazio-iragarkiak, kontratazio-pleguak eta esleipenak kontsultatu ahalko ditu. Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak “Eusko Jaurlaritzak gardena izateko asmo argia duela” eta enpresen lehiakortasuna hobetu nahi duela azpimarratu du, eta horri esker, enpresen zama administratiboak murriztu eta erraztuko dira (Espainian 45.000 milioi euroko gastua eragiten dute). Jaurlaritzak datorren urtean enpresentzako diru-laguntza guztiak telematikoki izapidetu ahal izatearen alde egiten du apustu. 2010eko lehenengo 6 hilabeteetan dagoeneko 17 milioi euro mugitu dira Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez.

Eusko Jaurlaritzak beste bultzada bat eman dio bere politika guztietan aplikatzen ari den gardentasun filosofiari. Orain, konpromiso hori web aplikazio bihurtu da, Kontratatzailearen Profila, alegia, eta bertan, Jaurlaritzak administrazioko kontratazioarekin lotutako datuak ezagutzera emango ditu. Lizitazio-iragarkiak, kontratazio-pleguak eta esleipenak jendaurrean jarriko dira aurrerantzean eta hori bereziki interesgarria da enpresa lizitatzaileentzat. Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak Eusko Jaurlaritzak bere ekintza guztietan gardena izateko “asmo argia” duela azpimarratu du, eta horri esker, “edozein herritarrek ikusi ahalko ditu edozein enpresaren fakturazio datuak Gobernuaren bidez”, eta horrela “gardentasun maila gorena” lortzea espero da.

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak prentsaurrekoan aurkeztu du Ekonomia eta Ogasun Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak garatu duen kontratugilearen profil berria.

Kontratugilearen profila administrazioaren web gunean dago, eta administrazio-kontratazioari buruzko informazioa argitaratzen da bertan. Informazio hori, hain zuzen ere, lizitazioari buruzko iragarkiek, kontratazioaren baldintza-agiriek eta behin-behineko adjudikazioek osatzen dute.  Datu horiek sarrera erraz baten bitartez ipintzen dira interesdunen esku, batez ere enpresa lizitatzaileen esku, kontratu-jarduera gardena dela ziurtatzeko.

Jaurlaritzaren kontratugilearen profil berria azken zortzi hilabeteetan garatu da eta, horrela, Eusko Legebiltzarraren agindua bete da. Izan ere, Legebiltzarrak agindeia egin zien Jaurlaritzari, aldundiei, udalei eta erakunde publikoei euren web guneetan profil hori sartzeko, kontratazioari buruzko informazioaren gardentasuna, publizitatea eta sarbidea handitzearren.  Agindu horrekin, halaber, euskal kontratazio publikoaren profil guztiak kudeatuko lituzkeen plataforma bakarra garatzeko gomendatu zen.

Kontratugilearen profil berria egiteko fasean harreman teknikoak ezarri eta informazio-trukeak egin dira enpresaburuekin, aldundiekin, hainbat udaletako ordezkariekin eta EUDELekin. Tresna hau garatzeko 205.000 euroko inbertsioa egin da. EJIE elkarte publikoak eta Jaurlaritzako Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak lagundu dute profila diseinatzen, eta         8 hilabete behar izan dira tresna garatzeko.

Sistema honek aukera emango die eskatzen duten administrazio eta enpresa publikoei, eskuz edo euren aplikazioen bitartez, sektore publikoko kontratuei buruzko legeak eskatzen duen informazioa argitaratzeko. Kontratugilearen profilaren erabilera eta beste tresna batzuen erabilera hedatzearen bitartez (esaterako kontratisten erregistro ofiziala eta lizitazio elektronikoa Euskadiko kontratazio publikoaren espezialitate-arloan), euskal aginte adjudikaziodun guztiek eta kontratistek administrazio elektronikoaren ekintza berean hartzen dute parte. Horrenbestez, nabarmen aurreztuko dira prozesuak, modernizatu egingo dira, eta herritarrak eta interesdunak errazago iritsiko dira administrazioarengana.

Kontratugilearen profil berri honen berritasun garrantzitsuenen artean, nabarmentzekoa da hedapen publikoaren hasiera-unea zalantzarik gabe egiaztatuko duen gailua, denboraren zigilua ipiniko duena. Espediente bati lotuko zaizkion enpresek mezu elektroniko bana jasoko dute espedientea profilean aldatzen den bakoitzean eta, era berean, argitaratutako informazioaren bertsio guztiak erkatzeko aukera egongo da; halaber, egin diren argitalpen guztiak azaltzen dituen trazabilitate-fitxategi bat ere egongo da, ziurtasun handiagoa emango diela enpresei.

Jaurlaritzaren kontratazio-datuak ere eskura ipini dira, Open Data Euskadi atarian. Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu du dituen datu publikoak berriro erabiltzeko moduan azaltzeko eta, horrela, beste batzuek datu horietatik eratorritako zerbitzuak sortu ahal izateko. Bada, konpromiso horren emaitza da atari hau.

Laburbilduz, kontratugilearen profil berriaren bitartez, lehia handiagoa egongo da kontratazio publikoetarako sarreretan, gardenagoa izango da prozesua, eta prezio hobeak eskuratuko dira adjudikazioetan.  Egin berri diren kontratazioetan argi ikusi da prozesua nabarmen murriztu dela, kontratatutako zerbitzuen kalitatea murriztu gabe.

 

 

5 iruzkin
  • @cdmcarlau
    2015.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    RT @angelalvarez: @tiobati @Bonasera_ @paco_ez @gotoscano los datos de quien contrata con administración deben ser públicos y abiertos http…

  • @angelalvarez
    2015.eko martxoak 31

    Comentario de Twitter:
    @tiobati @Bonasera_ @paco_ez @gotoscano los datos de quien contrata con administración deben ser públicos y abiertos http://t.co/8E3Aezz3RH

  • Economía/Ogasuna
    2010.eko irailak 20

    Respecto al comentario 926: gran parte de lo presentado en rueda de prensa ya está operativo en www.contratacion.info, otras partes del proyecto están en este momento en un estado de prueba interna y lo demás estará on-line anets de final de año. Lo comunicaremos de manera oportuna por este y por otros medios.

    Respecto al costo del proyecto, comentario 927, debemos decir que el Nuevo Perfil del Contratante no es "una página web". Es una aplicación informatica basada en la web de una enorme complejidad técnica. El Perfil del Contratante es la aplicación integrada en la página web de la administración en la que se publica la información relativa a la contratación administrativa. Este tipo de información incluye los anuncios de licitación, los pliegos de contratación y las adjudicaciones provisionales. Estos datos se ponen a disposición de los interesados, especialmente de las empresas licitadoras, mediante un acceso sencillo con el objeto de asegurar la transparencia de la actividad contractual. En su diseño han colaborado la sociedad pública EJIE y la Dirección de Patrimonio y Contratación del Gobierno. Se han empleado 8 meses en su desarrollo. Desde el Gobierno hay una clara disposición a la optimización de los recursos públicos. El desarrollo de esta herramienta redundará en concurrencia lo que, en definitiva, servirá también para ahorrar costos en los contratos públicos. ASimismo todo el desrrollo se pone a disposición de todo el sector público vasco lo que servirá para que otras administraciones no deban realizar el mimo desembolso que ya ha efectuado el gobierno.

  • 2010.eko irailak 19

    200.000 euros!!!!!!!!!!!!!!!!!!! no es demasiada pasta para una pagina web??

  • 2010.eko irailak 19

    cuando podremos verlo? o es otra promesa preelectoral?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre