Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak Larrabetzun aurkitu dituzten Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkinak lurpetik ateratzeko lanetan parte hartu du

2016.eko urtarrilak 24

Urtarrilaren erdialdean aurkitu zituzten gorpuzkinak Aranzadi eta Karraderan elkarteetako teknikariek Larrabetzuko Legina auzoan

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari den Monika Hernando Larrabetzuko Legina auzoan (Bizkaia) Gerra Zibileko gudari baten gorpuzkinak lurpetik  ateratzeko lanak ikustera joan da. Auzokideen testigantzak grabatzearen ondorioz, Karraderan elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera urtarrilean aurkitu zuten hilobia. 2016 urte honetan hiru dira Aranzadik egindako ehorzketak, denak Larrabetzun.

Aranzadi elkarteko teknikariak arduratu dira lanez, Paco Etxeberria epaitegiko antropologoaren zuzendaritzapean, Karraderan elkarteak lagunduta. Ekitaldian, gainera, Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkatea eta Sabino Arana Fundazioako ordezkariak izan dira.

Urtarrilaren erdialde partean aurkitu zituzten gorpuzkinak Aranzadiko teknikariek, Karraderan elkarteak testigantza-bilketa bidezko ikerketaren ostean. Joseba Etxebarriak, Larrabetzuko auzokideak azaldu duenez, bere osaba Periko Etxebarriak “militarrez jantzitako” mutiko bat hilobiratu zuen Legina auzoan Gerra Zibila garaian. Urtero Etxebarriaren senideek gurutzea jartzen zuten hilobiaren ondoan hura gogoratzeko. Periko Etxebarria hiltzean, hesola bat jarri zuen Joseba Etxebarriak duela 20 urte inguru, balizko hilobiaren erreferentzia mantentzeko. Gaur Aranzadi elkarteak leku horretan gorpuzkiak atera ditu.

Identifikazioa

Ikerketen arabera, gorpuzkinak Eusko Gudarosteko gudari batenak dira, nahiz eta ez jakin batailoi nazionalista edo milizianoena izan. Paco Etxeberriaren ustez “oso zaila” izango da gazte hau identifikatzea. Nahiz eta DNA lortzeko ezaugarriak bete, inguruan hil diren pertsonen datuekin konparaketa egin beharko da. Edozein kasutan, Paco Etxeberriak azaldu du persona hau desagerturik dauden gainontzeko guztien “ordezkari” dela.

Konpromisoa

Eusko Jaurlaritza 2002 urtetik lanean dihardu Gerra Zibilean desagerrarazitako pertsonak bilatu eta identifikatzeko. Gaurko ehorzketa Jaurlaritzaren konpromisoaren froga bat gehiago da, Monika Hernandoren esanetan. Honen harira, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak gogorarazi du oraintsu  2015-2020 aldirako EAEko Plana, hobien kokapena ikertzekoa aurkeztu dela helburu honi esteko.

Ehorzketa honekin badira hiru 2016 urten honetan. Informazio gehiago:

Urtarrilaren 2a: http://goo.gl/kKj4S6

Urtarrilaren 16a: http://goo.gl/HFafzh

2015-2020 aldirako EAEko Plana, hobien kokapena ikertzekoa: http://goo.gl/8feIjy

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @monikabilbo
    2016.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @suhigaratxipi: "El Gobierno Vasco participa en la exhumación de los restos de un gudari de la Guerra Civil hallados en Larrabetzu" htt…

  • @suhigaratxipi
    2016.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno Vasco participa en la exhumación de los restos de un gudari de la Guerra Civil hallados en Larrabetzu" https://t.co/oT2EP8IWyl

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)