Berriak
Eu

Bilboko Udalak eta Gogora Institutuak herritarrek parte hartzeko Memoriaren Plaza ekimenaren fase ibiltaria aurkeztu dute

2016.eko urtarrilak 25
  • Ekimenaren helburua da Euskadin azken urteotan bizitakoari buruzko memoria biltzea eta azaltzea, gogoeta sustatzeko
  • Lehen etapa Bilboko Areatzan egingo dute, otsailaren 1etik 12ra

Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuko zuzendariak, Aintzane Ezenarrok, Memoriaren Plaza ekimenaren fase ibiltaria aurkeztu dute. Herritarrek parte hartzeko proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz. Lekukotza-bilketari bide emateko, herritarrengana hurbilduko da Memoriaren Plaza, otsailaren 1etik 12ra bitartean Bilboko Areatzan egingo den erakusketa batean.

Gaur goizean Gogora Institutuan egindako prentsaurreko batean, Bilboko alkateak baieztatu du «Bilbok zentzugabekeriaren hainbat biktima errugaberen memoria ezagutu eta aintzat hartu nahi duela. Gogoan izan behar ditugu, ez dadin berriz gerta, baina gorrotoari eutsi gabe. Guztiek batera egin behar dugu lan, gure historia ilunenaren orrialde horiek iraganean uzteko».

Aburto, Gogoraren ekimena eskertu, eta pozik agertu da Bilbon ekin diolako bideari; izan ere, orain arte, «memoriari buruzko ekitaldi guztiek Udaleko talde politiko guztien batasuna lortu dute gure udalean, biktimak eta haien senide eta lagun hurkoak aintzat hartuta lortu ere».

HELBURUAK

Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

  1.  Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  2.  Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  3.  Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  4.  Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

ERAKUSKETAGUNEA

Otsaileko lehen 12 egunetan, Bilbok Areatzan izango da memoriari buruzko erakusketa. Karpa bat ezarriko da, hainbat gunetan banatuta, eta 09:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Honako gune hauek izango ditu:

  •  Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
  • Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
  • Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
  • Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.

PROGRAMA

Memoria Plazaren ekitaldiak otsailaren 1ean hasiko dira.

  •  Otsailak 1, 11:00etan: Erakusketa zabaltzeko ekitaldia:
  •  Otsailak 2, 19:00etan: mahai ingurua, terrorismoaren, polizia-bortizkeria bidegabearen eta frankismoaren biktimen parte-hartzearekin.
  • Otsailak 4, 18:00etan: «Memoria eraikitzen: biktimen eta gizartearen arteko elkarrizketa». Memoriari eta bizikidetzari buruzko talde dinamikak*. (bertaratzea baieztatu behar da)
  • Otsailak 9, 19:00etan: Forum zinema, dokumental honekin: Aldana 1980: isiltasun-eztanda.
  •  Otsailak 11, 19:00etan: Forum zinema, dokumental honekin: Autokritikaren balioa

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Memoriaren Plaza 2015eko ekainean hasitako ekimen bat da. Batetik, herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzean datza; bestetik, memoriari buruzko elkarrizketa bat hastea hainbat eztabaida taldeen artean. Lehen fasea amaituta, Gogora Institutuak memoria anitz horiek ikusgai egin eta zabaldu nahi ditu, bere lekukotza eskaini nahi duen ororentzako espazioak sortuz. Horretarako, zenbait erakusketa ibiltari egingo dira, otsailean Bilbon hasita.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AnabellaBarroso
    2016.eko otsailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @AzalgorriBilbao: Ayuntamiento de Bilbao e Instituto Gogora presentan la fase itinerante de la iniciativa Plaza de la Memoria https://t.…

  • @mikel_uriguen
    2016.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @AzalgorriBilbao: Ayuntamiento de Bilbao e Instituto Gogora presentan la fase itinerante de la iniciativa Plaza de la Memoria https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @AzalgorriBilbao: Ayuntamiento de Bilbao e Instituto Gogora presentan la fase itinerante de la iniciativa Plaza de la Memoria https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko otsailak 01

    Comentario de Twitter:
    Ayuntamiento de Bilbao e Instituto Gogora presentan la fase itinerante de la iniciativa Plaza de la Memoria https://t.co/fgYucZeJah

  • @Sotavento
    2016.eko urtarrilak 31

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Ayuntamiento de Bilbao y el Instituto Gogora presentan la fase itinerante de la... https://t.co/rcqt7fwJ3K

  • @evaortiz597
    2016.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Bilboko Udalak eta Gogora-k herritarrek parte hartzeko Memoriaren Plaza ekimenaren fase ibiltaria aurkeztu dute ➡ https://t.co

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Mari Aburto, alcalde de Bilbao