Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Bruselara bidaiatuko du urtarrilaren 27an, industria eta garraioaren esparruko gaiei heltzeko

2016.eko urtarrilak 23
  • Lehendakariak industria alorreko erronkei buruzko mintegi bat inauguratuko du, Europako Vanguard ekimenaren barruan; Eskualdeak Europaren lehiakortasunaren hobekuntzan engaiatzeko ekimen bat da, hain zuzen
  • Klima eta Energiako Europako komisario den Miguel Arias Cañeterekin izango du bilera Jaurlaritzaren ordezkaritzak
  • Lehendakaria eta Akitaniako presidente den Alain Rousset Europako komisario Violeta Bulc-ekin bilduko dira

Iñigo Urkullu Lehendakariak Bruselara bidaiatuko du datorren asteazkenean, urtarrilak 27; izan ere, han Euskadi buru izango duen jardunaldi teknologiko bat inauguratzeko asmoa du. Honez gain, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak, Lehendakaria buru duela, Klima eta Energiako Europako komisario den Miguel Arias Cañeterekin eta Europako Garraioaren alorreko arduradunekin bina bilera izatngo ditu. Azken honetan, Lehendakaria Akitaniako presidente Alain Roussetekin batera joango da.

Egun bakarreko agenda izango du Europako hiriburuan. Lehendakariak honako hauek izango ditu lagun: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua, Arantxa Tapia; Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Ana Oregi; Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Marian Elorza, eta Euskadiren Europar Batasunerako ordezkaria, Marta Marín.

Industria: Vanguard ekimena

Goizean ekingo diote gai-zerrendari, Lehendakariak «Industria-erronkak eta bide-orri teknologikoa» mintegia inauguratzearekin batera. Vanguard ekimenaren esparruan antolatutako jarduera bat da; Euskadi, industrian lidergoa duten Europako beste 26 eskualderekin batera, ekimen horren parte da. Europa mailako ekintza bat da, eta eskualde arteko lankidetzaren bitartez industriaren lehiakortasuna hobetzea du helburu.

Testuinguru horretan hiru lankidetza-eremu agertu dira: bioekonomia, nanoteknologia eta fabrikazio aurreratua. Azken horretan (fabrikazio aurreratua), proiektu pilotu baten buruan da Euskadi, Eskoziarekin batera. Helburua da Europako herrialdeetan balio-kate bat sortzea, hala itsas energia berriztagarrien esparruan nola offshore petrolio eta gas erauzketarako. Hain zuzen, proiektu pilotu horren esparruan kokatzen da datorren urtarrilaren 27an egingo den mintegia. Proiektu honetan berrogeita hamar empresa baino gehiagok hartu dute parte, baita Europako Batzordeak, teknologia zentroek edota clusterrek ere,

Energiako komisarioa

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza, Lehendakaria buruan, Energia eta Klima Aldaketarako komisario Miguel Arias Cañeterekin bilduko da. Bileran, beste gai batzuez gain, altzairuaren sektoreak Euskadin eta bereziki, Arcelor Mittal enpresan, duen egoera izango dute hizpide.

Garraioko komisarioarekin bilera

Arratsaldean, Urkullu Lehendakaria eta Akitaniako presidente Alain Rousset Europar Batasuneko Garraio komisarioarekin, Violeta Bulcekin bilduko dira, Akitania-Euskadi Euroeskualdeko abiadura handiko trenbide-lerroaren proiektuari buruz jarduteko, besteak beste.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    Lehendakariak @iurkullu Bruselara 27an #industria eta #garraioaren esparruko gaiei heltzeko #basquecountry #euskadi https://t.co/VV1e2xH8c1

  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    Lehendakari @iurkullu viajará 27/01 a Bruselas abordará ámbito #industrial y #transporte #euskadi #basquecountry https://t.co/TvGvfLDoCJ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)