Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Urtarrilaren 29an Euskadiko Mugikortasunaren III. Foroa egingo da eta «Trakzio elektrikodun mugikortasuna»ri buruzkoa izango da kasu honetan

2016.eko urtarrilak 22

 

 

  • Donostiako Kursaal jauregian Donostiako eta Tolosako hiri-mugikortasunerako planak aztertuko dira
  • Marko Boronat: «Euskadik posizionamendu industrial ona du teknologiaren paradigma-aldaketaren aurrean» 

 

Urtarrilaren 29an Euskadiko Mugikortasunaren hirugarren foroa egingo da Donostiako Kursaal kongresu-jauregian eta bertako gai nagusia «Trakzio elektrikodun mugikortasuna» izango da. Foro honetako partaide izango dira garraioetako profesionalak, mugikortasuneko eragileak eta hainbat administrazioetako ordezkariak.

 

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako zuzendari Marco Boronaten arabera «gaia hainbat alderditatik aztertuko da; izan ere, irekierarekin batera, gaia aztertzeko bai hiriko bai hiriarteko garraio kolektiboan trakzio elektrikoko teknologiak etorkizunean ezartzeari erreparatuko zaio.»

 

«Horrez gain, hauek guztiak aztertuko dira: puntako teknologia, inplikazioak sorkuntzan nahiz banaketan beharrezkoak diren eraldaketei dagokienez, energia kargatzeko puntuak, nola eragingo duen hirietan edo Parisko gailurrean hartutako konpromisoak», adierazi du Boronatek.

 

Eusko Jaurlaritzako Garraioetarako zuzendariaren arabera «Euskadik posizionamendu ona du teknologiaren paradigma-aldaketaren aurrean; horren adierazgarriak baitira CAF, IRIZAR, ORBEA ETA DBIZIren kudeatzaileak. Horietako bakoitzak, gainera, trakzio elektrikodun merkatura bideratutako produktuak erakutsiko ditu.»

 

Foroaren edizio hau Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik irekiko du eta Donostiako zein Tolosako hiri-mugikortasunerako planak azalduko dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)