Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza, lehendakaria buru zuela, Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren inaugurazio ekitaldietan izan da

2016.eko urtarrilak 23
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkulluk hiriburutzak kulturaren bitartez zubiak eraikitzeko aukera ematen duela nabarmendu du

Iñigo Urkullu lehendakaria, Eusko Jaurlaritzako sailburuen laguntzaz, Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren inaugurazio ekitaldian izan da, Victoria Eugenia antzokian. Hiriburutzak kulturaren bitartez zubiak eraikitzeko aukera ematen duela nabarmendu du, eta bizikidetzari eta mundu globalari begiratzekoa.

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ez ezik, inaugurazio-galan Donostiako alkate Eneko Goia, Espainiako Hezkuntza eta Kultura ministro Iñigo Menéndez Vigo, Osasun ministro Alfonso Alonso, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano eta Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kulturako zuzendari nagusi Martine Reichterts izan dira, besteak beste. Batzuen eta besteen hitzaldien artean, Demode Quartet taldearen, Txema Esteban artista plastikoaren, Kukai dantza-taldearen eta Clara Muñoz eta Maialen Egiazabal txelo jotzaileen emanaldiak izan dira.

Lehendakariak nabarmendu du Donostia 2016 hiriburutzak, kulturaren bitartez, mundu zabal batean elkarrekin bizitzeko zubiak eraikitzeko parada emanen duela. Langintza horretan, gainera, herritarrek protagonismo osoa eta paper aktiboa izango dute. Ildo horretatik, Urkulluk uste du kulturak indartu egin duela Euskadiren etorkizunerako duen zeregina, funtsezko ardatz izatearena, gizarte kritiko eta heldua sortzeko, balio sendoak dituzten pertsona irekiekin. “Bokazio kulturala, lankidetza eta elkarlanak inflexio-puntu bihurtu dute une hau, Euskadik badakielako garai eta espazio berriak ulertzen eta onartzen duelako kulturak mundu globalean duen esanahia: elkarrekin bizitzea bizikide izatea da”, adierazi du lehendakariak.

Bere ustez, errespetuan, aniztasunean eta irekita egoteko balioetan oinarrituta eraikitzen den Europan, kulturak Euskadi indartzen du. Bestalde, bere hitzaldian, Urkulluk sortzaileen ekarpena aitortu nahi izan du, eta Euskadi herrialde moderno eta unibertsal gisa erakusteko eman duten laguntza.

Ekitaldia amaitu ondoren, inaugurazioko partaideak Tabakalerara joan dira eta handik Hansel Cerezak sortu eta Maria Cristina zubian egin duten Elkarbizitzaren zubia ikuskizunaz gozatu ahal izan dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)