Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak galarazi egin du Espainiako gobernuak Konstituzio Auzitegian Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko legearen kontrako errekurtsoa jartzea, legea Legebiltzarreko gehiengoaren botoekin onartu zen

2016.eko urtarrilak 24
  • Bi aldeek bost hilabetez negoziatu ondoren, Espainiako Gobernuak aitortu du Euskadik gaiari buruzko konpetentzia esklusiboa duela, bai eta Jaurlaritzak Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Legeak zer lurralde-eremuri eragiten dion erabakitzekoa duela ere.
  • EAJ, PSE eta PP Legebiltzarreko taldeek nahi zuten bezala, akordioak argi uzten du Euskadin hiltzen den pertsona batek ez duenean ez testamenturik ez jaraunsle legitimotik, oinordekoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra izango dela. Horrek, bada, bere buruaren, eta hildakoaren azken egoitzari dagokion foru-aldundiaren eta udalaren artean partekatuko ditu ondasunak, zati berdinetan.

Estatuko Aldizkari Ofizialak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko ekainaren 25eko 5/2017 Legearen 117. artikulua interpretatzeko egin duten akordioa argitaratuko dute bihar, astelehenean. Aipatu legea Eusko Legebiltzarraren adostasun handiarekin onartu zen joan den urteko ekainean.

Bost hilabetez aritu dira negoziatzen Estatua-Euskadi Aldebiko Batzordean, eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Ogasun eta Herri Administrazioko ministro Cristóbal Montorok sinatu dute akordioa. Garrantzitsua da; izan ere, Espainiako Gobernuak aitortu du euskal zuzenbide zibila garatzeko konpetentzia Euskadirena baino ez dela, Gernikako Estatutuaren 10.5 artikuluak adierazten duen bezala. Gainera, Eusko Legebiltzarrari aitortzen dio Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko Lege berriak zer lurralde-eremuri eragingo dion erabakitzeko gaitasuna.

Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritza kexu da bost hilabetez negoziatu behar izan dutelako bi aldeek Espainiako Gobernuak aitor zezan orain dela ia 30 urtetik lege organiko batean (hots, Gernikako Estatutuan) argi eta garbi jasota zegoen konpetentzia bat. Gainera, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du lege hori Legebiltzarreko taldeen gehiengoaren (EAJ, PSE eta PP) ekimenez sortu zela eta, adostasun handia duela euskal zuzenbidearen arloan.

ABINTESTATO-OINORDETZA

Akordioari jarraikiz, Euskadin hiltzen den pertsona batek ez duenean ez testamenturik ez jaraunsle legitimorik –abintestato-oinordetza–, Euskadiko Administrazio Orokorra izango da jaraunslea, eta, horrek, bere buruaren, eta hildakoaren azken egoitzari dagokion foru-aldundiaren eta udalaren artean partekatuko dituela ondasunak, zati berdinetan.

Eusko Jaurlaritzarrak gehiengoaren bidez onartu zuen legezko edo testamentu gabeko oinordetza guztietan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Estatua eta dagokion aldundia ordeztuko duela xedatzen duen araudia, eta Eusko Jaurlaritzak hori errespetatzea lortu du. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    Hemos evitado que el español recurra al TC la Ley de Derecho Civil, aprobada por la mayoría de la cámara vasca ➡ https://t.co/XjgK5CiGGX

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)