Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskadiko Biodibertsitate Estrategia, herritarren parte-hartzeari irekia

2016.eko urtarrilak 22
  • Hasi dira datozen hamabost urteetarako kontserbazio-lehentasunak ezarriko dituen «Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia» osatzeko lanak.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saila «Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia» egitasmoa lantzeko prozesuan buru-belarri sartuta dago. Partaidetza-prozesu garrantzitsu batekin abiarazi da, biodibertsitatearekin lotutako dimentsio sektorial osoa kontuan hartzeko. Ahalik eta iritzi, proposamen, ekarpen eta iradokizun gehien biltzea da helburua, horretarako hainbat parte-hartze kanal irekita; adibidez, gobernu irekiko Irekia plataforma, sare sozialak edo bilera teknikoak.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia lerrokatuta dago beste agiri askotan, tartean, Europako Biodibertsitate Estrategia eta Dibertsitate Biologikoaren Plan Estrategikoa zehaztutako nazioarteko biodibertsitate-helburuekin.

Aztertzen ari garen egitasmoa lehentasunezko helburu hauekin jaio da: Euskadiko ekosistemen hondatzea geldiaraztea; habitat eta espezie basati, lehortar eta itsastar nagusien egoera hobetzea; eta lurralde zatiketaren eta inbasio biologikoen auziak modu integral eta sistematikoan aztertzea.

Estrategia honen jardun-ildo nagusiak EAEko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programan daude jasota, zehazki, 1. helburu estrategikoan:Gure kapital naturala babestea, kontserbatzea eta leheneratzea, ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuak zainduz.

  • Ingurune naturalaren kontserbazioa modu eraginkorrean txertatzea politika sektorialetan.
  • Ekosistemen eta beren zerbitzuen galera mugatzea.
  • Lurzoruaren okupazioa geldiaraztea, erabileren nahasketa sustatzea eta espazio degradatuak berroneratzea eta berrerabiltzea bultzatzea.
  • Euskadiko kapital naturalaren kudeaketan tresna ekonomikoak jasotzea.
  • Lurraldean jarduten duten eragileak ekosistemen zerbitzuen garrantziaz sentsibilizatzea eta haiekin konprometitzea.

 

5 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko urtarrilak 25

    ¿¿Cómo se compadece toda esta palabrería con el hecho de que los responsables de conservar nuestro patrimonio natural, de catalogar las especies amenazadas, se cisquen en su cometido, por el que les pagamos, y se dediquen a ELIMINAR ACTIVAMENTE fauna amenazada??

  • @AlburenSL
    2016.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Participa en la definición de la futura Estrategia de #Biodiversidad de Euskadi https://t.co/W8g1R4Zpy5

  • @Torremadariaga
    2016.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    Participa en la definición de la futura Estrategia de #Biodiversidad de Euskadi https://t.co/JowpSVywtA

  • @ihobEJGV
    2016.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    Participa en la definición de la futura Estrategia de #Biodiversidad de Euskadi https://t.co/W8g1R4Zpy5

  • @ArkaitzRM
    2016.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    La Estrategia de Biodiversidad del País Vasco, abierta a la participación ciudadana https://t.co/8giDzGYeZz

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)