Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

2010eko mahats-ekoizpena biltzeko konpromisoa eskatu die Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxako ardandegi-jabeei

2010.eko irailak 07

Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua SEA Arabako Enpresariak elkartekoak diren Arabako Errioxako zenbait ardandegitako ordezkariekin bildu da, eta ekoitzitako mahatsa biltzeko erabakia hartu dutela adierazi dute ordezkariek.

Pilar Unzalu izan da buru, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan, Eusko Jaurlaritzak sustatu duen topaketa horretan, eta bertan izan dira, orobat, José Luis Anda Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea eta Jon Azkue Arrantza eta Elikagaien Industriako sailburuordea, 2010eko mahats-bilketaren aurrean "sektoreak bizi duen egoera"ren azterketa partekatua egiteko.

Sailburua "pozik" agertu da, bai bileran izan den giro onagatik eta bai bileraren emaitzengatik ere. Izan ere, ekoitzitako mahatsa biltzeko konpromisoa hartu dute enpresariek.

Zehazki, ekoizleekin orain arte egin diren hitzarmenak mantentzeko erabakia azaldu dute ardandegi horien arduradunek, eta horrela bermatuta dago Arabako Errioxako mahats-ekoizpena bilduko dela.

Halaber, Errioxako Ardoaren ardandegi-jabeek Errioxa ardoaren lanbide arteko erakundearen hitzarmenaren birtualtasunak azpimarratu dituzte. Beste neurri batzuen artean, mantentzea eskatzen da "mahatsaren eta ardoaren salneurri duinak, betiere ekoizpen-kostuak baino handiagoak eta azken urteetan zehar finkatzen doazen merkataritza-harremanen baldintzekin koherente direnak".

Pilar Unzaluk sektorearekin "aldian-aldian komunikazioa mantentzeko" erabakia agertu du, "mahats-bilketaren garapenaren eta bilakaeraren segimendua egiteko". Berriz adierazi du Eusko Jaurlaritzaren borondatea zein den: "bere lanarekin nazioko eta nazioarteko merkatuaren aintzatespena irabazi duen sektorean, prestakuntza, berrikuntza eta sustapen programak bultzatzen jarraitzea".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu