Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak identifikazioko eskumuturreko eredu bakarra du dagoeneko ospitale guztietarako

2016-01-22

Eskumuturreko berria larrialdi-zerbitzuetara joaten diren nahiz ospitaleratzen diren pazienteei jartzen zaie. Pazientea identifikatzeko datuak jasotzen ditu eta, berritasun gisa, barra-diagrama gisa darama IKKa (Identifikazio Korporatiboko Kodea), paziente bakarrari lotzen zaion identifikazio-zenbakia.

Urtarrilaren hasieratik, identifikazioko eskumuturreko eredu bakarra darabilte Euskadiko ospitale guztiek. Jon Darpón Osasuneko sailburuak iragan ekainean iragarri zuen moduan, sistema horren bitartez pazientearen segurtasun klinikoa indartu eta hobetuko da.

Ekimena Pazientearen Segurtasunaren 2013-2016 Estrategiaren helburuen barruan kokatzen da. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren estrategia bat da, modu koordinatuan lan egiteko tresna bat, jardunbide egokiak trukatzeko eta proiektuak Osakidetzaren erakunde guztietan segurtasun-maila altuena lortzeko asmoz garatu eta abiarazteko.

Hala, Osakidetzaren sare osoan eskuratu daitekeen identifikazio-sistema berri horrek Estrategian jasotako jarduera-ildoetako bati erantzuten dio: hain zuzen, ospitaletan pazienteak identifikatzeko erabiltzen diren sistemak homogeneizatzeko eta hobetzeko xedeari. Sistema berriak, gainera, Osakidetzaren erakundeetako segurtasun-erreferentziatan adostutako irizpideei jarraitzen die.

Osasuneko sailburu Jon Darpónek nabarmendu duenez, «Osakidetzako sare guztiak identifikazio-sistema bakarra edukitzeak segurtasun handiagoa ekarriko du; izan ere, funtsezko neurria da osasun-zentroetan pazientea zuzen identifikatzea, emandako arretan akatsak saihesteko».

Larrialdi-zerbitzura joaten diren nahiz ospitaleratzen diren pazienteei jartzen zaie eskumuturreko berria. Pazienteak identifikatzeko datu guztiak jasotzen dira bertan; berritasun gisa, barne hartzen du IKKa (Identifikazio Korporatiboko Kodea) ere, barra-diagrama formatuan: paziente bakar bati lotzen zaion identifikazio-zenbaki bat da.

 

 Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 22a.

 

 

 

 

5 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    @corz0v
    2016-01-22

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza dispone ya de un único modelo de pulsera identificativa para todos sus hospitales https://t.co/GWMylRysFl https://t.co/RHCkIufuB9

  • Argazkia erabiltzaile
    @syuste76
    2016-01-22

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osakidetzak identifikazioko eskumuturreko eredu bakarra du dagoeneko ospitale guztietarako https://t.co/LCpjBBSzip

  • Argazkia erabiltzaile
    @syuste76
    2016-01-22

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osakidetza dispone ya de un único modelo de pulsera identificativa para todos sus hospitales https://t.co/1VvCnym5Nj

  • Argazkia erabiltzaile
    @OSIArabaESI
    2016-01-22

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza dispone ya de un único modelo de pulsera identificativa para todos sus hospitales https://t.co/1VvCnym5Nj

  • Argazkia erabiltzaile
    @OSIArabaESI
    2016-01-22

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak identifikazioko eskumuturreko eredu bakarra du dagoeneko ospitale guztietarako https://t.co/LCpjBBSzip

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)