Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Tapiak altzairugintzako «dumping-aren praktika», Arcelor Mittal enpresaren aldi baterako itxiera mugagabearen arrazoia, salatu du

2016.eko urtarrilak 22

Eusko Jaurlaritzak merkataritza-praktika horri aurre egiteko araudi baten garapena bizkortzeko eskatu die Europako erakundeei.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, «dumping»a salatu du: merkataritzako praktika bat da, produktua bere salneurriaren azpitik saltzean datzana. Esan duenez, jardunbide horrek larriki kaltetu du altzairugintza. Sailburuak azpimarratu du Europak ez duela jakin egoerari erantzuten, eta gaiari buruzko araudiaren garapena bizkortzeko eskatu die erakundeei. Halaxe egin dio erreferentzia gaur, Ordizian, Orkli enpresari egindako bisitan, Arcelor Mittal enpresak Sestaon duen plantaren itxieraren albisteari.

Arcelor Mittalen zuzendaritzak atzo jakinarazi zuenez, Acería Compacta de Bizkaia (ACB) enpresa, Sestaon kokatua, aldi baterako mugagabeki itxiko dute, datorren otsailetik aurrera, altzairu-merkatuaren egoera txarra dela-eta. Enpresak jakinarazitakoaren arabera, altzairu-fabrikako 335 langileek enplegua erregulatzeko espedienteari helduko diote. Fabrikak 2011ko abenduan izan zuen azkenekoz epe luzeko etenaldi bat, eta 2012ko ekainean ekin zion berriz ere jardunari.

Eusko Jaurlaritzak azaldu du enpresak atzo eman ziola Gobernuari erabakiaren berri; ordutik, gainerako euskal erakundeekin harremanetan eta koordinatuta daude; batez ere, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Sestaoko Udalarekin. Txinako altzairuaren inportazioa goratuz doa. Altzairua produkzio-kostuen azpitiko preziotan ekartzen da, eta horrexek eragin du ixteko erabakia, hain zuzen. Tapiak adierazi duenez, «Europak ez du jakin irmo erantzuten, motel eta berandu dabil-eta jardunbide hori arautzen».

Tapiak gaineratu du Eusko Jaurlaritzak eskuragarri dituen bide guztiak erabiliko dituela Europako erakundeetan eragiteko eta, hartara, araudiaren garapena bizkortzeko. Ildo horretan, ordezkaritza batek datorren astean egingo duen bidaia baliatuko du Eusko Jaurlaritzak, sektoreak bizi duen egoeraren inguruko kezka zuzenean Energiaren komisario Miguel Arias Cañeteri helarazteko.

Era berean, idatzi ofizial bat igorriko zaie Europako industria-komisariotzei, merkaturatze-praktika horri aurre egiteko araudi egokiaren garapena lehenbailehen aktibatu dezatela eskatzeko. Azkenik, lan-ildo bat abiarazi da Izaskun Bilbao europarlamentarioaren eskutik ere, gai horren gaineko ekimen parlamentarioak aktiba ditzan.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko urtarrilak 24

    Comentario de Twitter:
    Tapia denuncia la 'práctica de dumping' en el sector de la acería, que ha llevado al cierre temporal de Arcelor https://t.co/v7zgSOnaSH

  • @JosJosebandoni
    2016.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Dumping jarduerari erantzun diezaiola eskatuko diogu Europa Batzordeari. https://t.co/fgtFnKwA3d https://t.co/8olKjg7C9E

  • @FPerezPalencia
    2016.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Dumping jarduerari erantzun diezaiola eskatuko diogu Europa Batzordeari. https://t.co/fgtFnKwA3d https://t.co/8olKjg7C9E

  • @InakiBeristain
    2016.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    Top story: Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Tapia denuncia la "prác… https://t.co/LcEQZHhEi6, see more https://t.co/HjVyIbaapf

  • @imanollanda
    2016.eko urtarrilak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Dumping jarduerari erantzun diezaiola eskatuko diogu Europa Batzordeari. https://t.co/fgtFnKwA3d https://t.co/8olKjg7C9E

  • @IzaskunBilbaoB
    2016.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Dumping jarduerari erantzun diezaiola eskatuko diogu Europa Batzordeari. https://t.co/fgtFnKwA3d https://t.co/8olKjg7C9E

  • @nmelg
    2016.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Dumping jarduerari erantzun diezaiola eskatuko diogu Europa Batzordeari. https://t.co/fgtFnKwA3d https://t.co/8olKjg7C9E

  • @arantxa_tapia
    2016.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    Dumping jarduerari erantzun diezaiola eskatuko diogu Europa Batzordeari. https://t.co/fgtFnKwA3d https://t.co/8olKjg7C9E

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)