
Langabezia-tasa %14,5era jaitsi eta okupatuak %0,5 gehiago dira Euskal AEn 2015eko laugarren hiruhilekoan
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ángel Toñak, kide guztiak langabezian dituzten familiak «nabariki» gutxitu direla nabarmendu du
Euskal AEko lan-merkatuaren 2015eko laugarren hiruhileko datuen arabera, okupatuak 889.900 ziren, aurrekoan baino 4.300 gehiago, (%+0,5), Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa %14,5; 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean bi hamarren gutxiago. 2015eko lehen hiruhilekoan %16,6 zenez, ehuneko 2,1 puntuz jaitsi da 2015ean zehar.
Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,4 da 2015eko laugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko bi hamarren gainetik.
Emakumeei eragin die batik bat okupazio-handitzeak, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 gehiago dira; gizonak 1.900 gehiago. Bizkaian 2.700 okupatu gehiago; Araban 1.000; Gipuzkoan 500.
FAMILIA GUTXIAGO LANGABEZIAN
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, Ángel Toñak, azaldu du ezen, ikuspegi sozial batetik begiratuta, honako hau dela bilakaera horren lehen ondorioa: kide guztiak langabezian dituzten familiak nabariki gutxitu direla.
Nabarmengarria da, halaber, Euskadin murriztutako langabeziaren parte garrantzitsu bat 2015eko lehen eta laugarren hiruhilekoan jarduneko biztanle kopurua murriztu izanari lotzen zaiola.
Sailburuak mugagabeko enpleguaren beheranzko bilakaeraren gainean ohartarazi du; datu positibo gisa, jakinarazi du Euskadin arian-arian gizonen eta emakumeen okupazio mailak hurbiltzen ari direla.
-
2016-01-22
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: [DESEMPLEO] La tasa de paro baja al 14,5% y la población ocupada aumenta un 0,5% en el cuarto trimestre de 2015 ➡ https://t.co… -
2016-01-22
Comentario de Twitter:
[DESEMPLEO] La tasa de paro baja al 14,5% y la población ocupada aumenta un 0,5% en el cuarto trimestre de 2015 ➡ https://t.co/2fOdBqfvAm