Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadin, espezieen kontserbazioa izango da Hezeguneen Mundu Egunaren ardatza

2016.eko urtarrilak 25
  • Eusko Jaurlaritzak jardunaldi bat antolatu du ostegunerako, urtarrilak 28, Txingudi Ekoetxean (Txingudiko padurak)
  • Alexander Boto: «Natura 2000 Sarearen kontserbazioak biodibertsitatearen galeraren eraginak eteteko aukera emango du»

VG 16-01-25

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak espezieen kontserbaziorako giltzarriak aztertuko ditu datorren ostegunean, urtarrilak 28, Txingudi Ekoetxean egingo den jardunaldi batean. Txingudiko paduretan izango da; hain zuzen, Ramsarko hitzarmenaren sinatzea oroitzen duen Hezeguneen Mundu Egunaren ospakizunarekin bat etorriz.

 

Jardunaldian, administrazioko espezialistek eta langileek batez ere hezeguneekin zerikusia duten espezieen kontserbazioari lotutako oinarri zientifikoak aurkeztuko dituzte eta horien inguruan eztabaidatuko dute.

 

Alexander Botok, Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak, esandakoaren arabera, «honako hauek izango dira jardunaldi teknikoaren ardatzak: hegazti-faunak azken urteetan Euskal Autonomia Erkidegoan izandako bilakaera, arrain hiruarantzaren eta apo lasterkariaren gisako espezieen errealitatea, odonatuak eta hezeguneen ingurumen-osasunaren adierazle gisa duten garrantzia, saguzarren eta ur gezeko masen arteko harremana, ahaztu gabe Euskadiko itsasadarretako landaredi baskularraren gaur egungo egoera mehatxupekoa».

 

José Luis Tellería Madrilgo Konplutentse Unibertsitateko katedradunak eta kontserbazioaren biologiaren esparruan erreferentziazko adituak alor horren inguruko alderdi ekologiko eta kulturaletatik abiatuta helduko dio gaiari. «Espezieen desagertzeak erronka bikoitza planteatzen digu: gertatzen denari buruz informatzekoa eta hori galarazteko ardura gure gain hartzekoa» nabarmendu du Telleríak.

 

Euskadik aniztasun handia du, hala animaliei nola landareei dagokienez. Espezie horiek kontserbatzea gizarte osoak hartu beharreko erantzukizun bat da. Euskadin Natura 2000 Sareari atxikitako 60 gune babestu daude: orotara, lurraldearen % 20,5 hartzen dute barne. Horrek agerian jartzen du erakundeek bere egin dutela ondare naturala babesteko eta biodibertsitatea zaintzeko konpromisoa.

 

Alexander Boto «Natura 2000 Sarearen kontserbazioak biodibertsitatearen galeraren eraginak eteteko aukera emango du». Askotarikoak eta konplexuak dira kausak: habitaten degradazioa eta fragmentazioa, espezie inbaditzaileak sartzea, eskala handiko kutsadura, baliabideen gehiegizko ustiapena, klima-aldaketak eragindako prozesuak, etab. Ondorioak ezin dira aurresan eta espezie mailaz harago agertuko dira: baita ekosistema mailan eta maila genetikoan ere.

 

Natura 2000 Sarea Europar Batasuneko balio natural handieneko eremuak hartzen ditu barruan. Habitaten Zuzentarauaren arabera ezarri zuten, habitat naturalak eta bertako basafauna eta -flora zaintzeko asmoz. Natura 2000 Sareak habitat naturalen eta bertako basafaunaren eta basafloraren egoera ona bermatzea du helburu.

 

Euskal Autonomia Erkidegoak nazioarteko garrantziko sei hezegune gehitu dizkio Ramsar Zerrendari. Urdaibai, Txingudi, Laguardiako aintzirak, Ullibarri-Ganboa urtegiko adarrak, Añanako gatzagak, Caicedo Susoko eta Salburuko aintzirak. Guztien artean, 1.734 hektareako azalera betetzen, eta lurraldeko azalera osoaren % 0.23 inguru hartzen dute.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Ingurukomej
    2016.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: Euskadin, espezieen kontserbazioa izango da Hezeguneen Mundu Egunaren ardatza https://t.co/PcNviAtpyE https://t.co/JjYuwtmSeV

  • @Ingurukomej
    2016.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @uraEJGV: La conservación de especies centrará el Día Mundial de los Humedales en Euskadi https://t.co/L0mkByeP5K https://t.co/QjR3EG1k6x

  • @uraEJGV
    2016.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    La conservación de especies centrará el Día Mundial de los Humedales en Euskadi https://t.co/L0mkByeP5K https://t.co/QjR3EG1k6x

  • @uraEJGV
    2016.eko urtarrilak 25

    Comentario de Twitter:
    Euskadin, espezieen kontserbazioa izango da Hezeguneen Mundu Egunaren ardatza https://t.co/PcNviAtpyE https://t.co/JjYuwtmSeV

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)