Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzak % 4 handitu du kirurgiako jarduera eta oraindik 50 egunekoa da ebakuntza egiteko batez besteko atzerapena

2016.eko urtarrilak 21

Osakidetzaren 2015eko jarduera-balantzea eta itxaron-zerrendak

Legegintzaldi honen hasieran hartutako gardentasun-konpromisoaren barruan, Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberria, Osasun Laguntzako zuzendari Antonio Arraiza doktorearekin batera, hedabideen aurrean agertu da gaur, Osakidetzaren jarduera-balantzea egiteko. Programatutako kirurgia-jarduerak, 2014koaren aldean, % 4ko hazkundea  izan duela nabarmendu du; hau da, iaz kirurgia handiko 4.550 ebakuntza gehiago egin ziren, horietatik % 60 modu anbulatorioan. Ildo horretan, egindako ahalegina nabarmendu du Osakidetzako zuzendari nagusiak: izan ere, «jarduera handitu arren, oraindik 50 egunekoa da» kirurgiako ebakuntza bat egiteko batez besteko atzerapena. «Horrek esan nahi du, azaldu du, Osakidetza ezaugarritzen duten kalitate-parametroei eusten diegula oraindik: gure Hobekuntza Planak ezarritakoa baino 5 egun gutxiagokoa da itxaronaldia.

Horrez gain, Osakidetzako arduradunek nabarmendu dute Lehen Mailako Arretan artatutako kontsultak –dela osasun-zentroetan, dela etxean– % 5 gehiago izan direla; telefono bidezko kontsulten (2.317.495) hazkundea ere azpimarratu dute, halaber, lehen mailako arretan egindako guztien % 20,4 baitira jada.

Antzeko bilakaera izan dute Lehen Mailako Arretako eta Arreta Espezializatuko medikuen arteko bertaratu gabeko kontsultek, Erakunde Sanitario Integratuen (ESI) sorrerari esker. Horrelako kontsultak 64.000 inguru izan dira, 2014an baino % 31 gehiago. Harreman horren ondorioz ebazpen kopuru handiagoa egon da Lehen Mailako Arretan, eta atzerapenak zein pazienteen joan-etorriak saihestu ditu horrek.

Jardueraren balantze horretan berariazko kapitulua izan dute Osasun Karpetak eta Web Hitzorduak. Iaz, Lehen Mailako Arretako 1.600.000 hitzordu baino gehiago eskatu zituzten 500.000 lagun inguruk Osakidetzaren webgunearen bitartez. Osasun Karpetari dagokionez, 30.000 pertsonak baino gehiagok erabili dute, eta 117.000 sarrera eta kontsulta egin dituzte (% 49ko aldea 2014arekiko). Halaber, Kirurgiako Itxaron Zerrendaren kontsulta-zerbitzuak ebakuntza baten zain dauden pazienteen % 51ri ematen die informazioa. Zerbitzu hori 2015eko bigarren seihilekoan jarri zen indarrean eta sarrien egindako prozedurak jasotzen ditu.

2015EKO BALANTZEA ETA 2014 URTEAREKIKO ALDEAK

LEHEN MAILAKO ARRETA

Lehen Mailako Arretaren jarduerak gora egin du zentroetako kontsultei (% 3) nahiz etxean egindakoei (% 5) dagokienez. Horrela, bada, 15.053.861 kontsulta izan dira Familiako Medikuntzan, Pediatrian eta Erizaintzan guztira. Etxeko kontsultei dagokienez, % 5eko gorakada izan dute eta 742.910 izan dira orotara, gero eta gizarte zaharrago bati aurre egin behar bait zaio -2013-2020 ko Osasun Planak jasotzen duen bezala- eta gaur egungo joera etxeko inguruan pazienteak atenditzea delarik. Gainera, telefonoz egindako kontsultak 2.317.496 izan dira; Lehen Mailako Arretako kontsulta guztien % 20,4, alegia. (Taula ikusi Lehen Mailako kontsultak)

ARRETA ESPEZIALIZATUA

Arreta Espezializatuko kontsultak % 1,5 hazi dira (2014an baino 60.499 gehiago dira) eta, guztira, 4.199.534 izan dira. Lehen mailako arretako eta arreta espezializatuko profesionalen arteko bertaratu gabeko kontsultak, berriz, gorabidean dira oraindik; 63.660 izan dira eta, horrenbestez, % 31ko hazkundea egon da 2014koekin alderatuta.Datuok bi laguntza-mailen arteko integrazioa erakusten dute, eta Erakunde Sanitario Integratuek (ESI) integrazio horretan lagundu dute. Hari esker, are handiagoa izan da ebazpen-gaitasuna Lehen Mailako Arretan, eta horrek, funtsean, pazienteari dakarkio onura, erantzun azkarragoa ematen baitzaio eta ez baitu alferrikako joan-etorririk egin behar. (Taula ikusi Espezializatuko Kontsultak)

TELEFONO BIDEZKO KONTSULTAK

Telefono bidezko osasun-kontsultak urtez urte handitzen ari den laguntza-baliabide bat dira. Iazko ekitaldian 2.501.759 arreta eman ziren, 2014an baino % 16,4gehiago.

Mailaka, Lehen Arreta % 15,6 hazi da; Espezializatua, ostera, % 27,7. Azken hori, batez ere, pazienteen segimenduari dagokio.  (Taula ikusi Telefono Bidezko Kontsultak)

Larrialdiak

Larrialdien jarduerak ere goranzko joera du oraindik. Guztira 403.342 dei hartu dira, 2014n baino % 2,5 gehiago. Hazkunde handiena Bizi-euskarria erizainarekin baliabidean izan da (% 31). (Taula ikusi Espezializatuko Jarduera )

Arreta espezializatuaren adierazleak.

Ospitaleko alta kopurua % 1,3 hazi da; 253.579 lagun ospitaleratu dira. Batez besteko egonaldiari dagokionez, iazko egun kopuru bera da:  4,63 egun.

Programatutako kirurgia handiak % 4ko gorakada izan du (118.049 ebakuntza) eta larrialdiek, berriz, % 3koa (907.472 laguni eman zaie arreta). (Taula ikusi Ospitalizazioko Jarduera)

Programatutako kirurgia handiko jarduera

Programatutako kirurgiaren jarduera % 4 hazi da (118.049 ebakuntza). Hala, ezarritako lan-ordutegiaren barruan egindako ebakuntza arruntak % 6 gehiago izan dira; guztira 112.561 ebakuntza kirurgiko egin dituzte. Ezohiko ebakuntzak, hots, ordutegi arruntetik kanpo egindakoak, aldiz, % 27 gutxiago izan dira (5.488 2015ean eta 7.551  2014an).

Kirurgia Handi Anbulatorioari dagokionez, Osakidetzak modalitate hori bultzatzen jarraitzen du, pazienteei onurak dakarzkie eta. Egindako kirurgia handiaren % 60 era horretakoak dira jada. (Taula ikusi Kirurgia Nagusia)

Ospitale birtualaren jarduera (ospitaleratze tradizionalaren alternatibak)

Aztertutako gainerako zerbitzuetan bezalaxe, ospitale birtualean ere izan dira jarduera-hazkundeak. Etxez etxeko ospitaleratzea % 4 hazi da, pasa den urtekin konparatuta 500 lagun gehiago atenditu direlarik etxean bertan; Eguneko Ospitale Medikoan egindako prozedurak ere gora egin du %2 (kimioterapia, odol-transfusioak, endekapen- eta tumore-gaixotasunak...) eta Kirurgia Handi Anbulatorioa, % 8,5. (Taula ikusi Ospitale Birtuala)

BIZTANLEENTZAKO BAHETZE PROGRAMAK

Osakidetzak minbizia goiz detektatzeko programak eskaintzen ditu EAEko herritar guztientzat, eta parte-hartze ehuneko handiak dituzte guztiek. Horrela bada, kolon-minbiziaren bahetze-programaren erantzuna geroz eta handiagoa da; % 71eko parte-hartzea dago jada, Estatuko altuenetakoa. Bularreko minbiziaren baheketari dagokionez, emakumeen erantzuna % 79 da, eta % 100era ere iristen da jaio aurreko eta jaioberrien baheketa-programetan.

Haurren Hortzak Zaintzeko Programari dagokionez, gonbidatutako 185.703 haurren % 66,8k parte hartu dute. (Taula ikusi Bahetzearen Populazio-Programak)

TRANSPLANTEEN PROGRAMA

Nabarmentzekoa da emaile kopuruaren hazkunde handia, milioi biztanleko 53 lagun baitaude. Aipagarria da egindako transplanteen hazkundea ere (giltzurrun, gibel zein hezur-muinarenak). (Taula ikusi Transplanteen Programa )

OSPITALETAKO ITXARON ZERRENDAK

Kirurgiako jarduera % 4 handitu da; 2014koaren aldean, ebakuntza bat egiteko itxaron-zerrendan dauden pazienteen kopurua egonkortu da (17.725), eta 2015eko ekaineko kopuruarekin alderatuta, 955 lagun gutxiago daude. Batez besteko atzerapena 50 egunekoa da oraindik, 65/2006 Dekretuan ezarritakoa baino hamar egun gutxiago (60 egun) eta Osakidetzaren 2011ko Hobekuntza Planak finkatutakoak baino bost gutxiago (55 egun)..

Kontsultei dagokienez, lehen hitzorduaren zain dauden paziente kopurua txikitu da, 470 paziente gutxiagorekin; orain 26 egunekoa da batez besteko itxaronaldia, 2014 urtean baino egun bat gutxiago

DATU GRAFIKO OSAGARRIAK (Taulak ikusi )

Osasun-aholkua 

Osasun-aholkuak % 27 gehitu du guztira erantzundako dei kopurua (163.485 kontsulta erantzun dira) eta paziente kronikoen jarraipena egiten du oraindik ere; gaixotasun kronikoren bat duten eta/edo telemonitorizazio programan daudenei egindako deiak % 21 goratu dira (49.230). Hauen artean, nabarmena da laguntza paliatiboak jasotzen dituzten pazieenten jarraipenaren igoera, 3.292 pertsona gehiagoetara heldu bait da. Baita Osakidetzako suizidioak prebenitzeko programetan parte hartzen duten pazienteei  egiten zaien jarraipenaren igoera ere.  (Taula ikusi Osasun-aholkua)

PAZIENTE DIGITALA

Web Hitzordua

Lehen mailako arretarako hitzordua –familiako medikuarekin, erizainarekin nahiz emaginarekin– web bidez hartzeko zerbitzua gehien erabilitako zerbitzu digitaletakoa da. Iaz 481.860 pertsonak baliatu zuten, eta osasun-etxean 1.600.000 hitzordu baino gehiago eskatu ziren hala. (Taula ikusi Paziente Digitala)

Osasun Karpeta

2015 urtean zehar elkarreraginezko zerbitzu berriak hartu ditu Osasun karpetak, eta haien bitartez paziente-mediku eta paziente-Osakidetza arteko harremanak hobetu dira. Hala, 2015ean % 49 hazi da zerbitzuaren erabilera, 2014arekin alderatuta. Hau da, 30.000 pertsona baino gehiago sartu dira Osasun Karpetan, eta 116.886 sarrera zenbatu dira guztira. Sarreren % 46 itsasontzien jolasaren bitartez egin dira. (Taulak ikusi Herritarraren Osasun Karpeta)

Itxaron-zerrenda kirurgikoa

Itxaron-zerrenda kirurgikoaren kontsulta-zerbitzua 2015eko bigarren seihilekoan jarri zen martxan. Osakidetzan ohikoen diren kirurgia-prozedurak jasotzen ditu eta ebakuntza egiteko zain daudenei operazioa programatu arte zer egoeran dauden jakiteko aukera ematen die. Gaur egun, itxaron-zerrendan daudenen % 51k erabil dezake zerbitzua, eta gardentasunez Osasun Karpetan informazioa kontsultatu. Gainera, hurrengo hilabeteetan ere kontsultatu daitezkeen kirurgia prozedurak handituko dira. Gaur egun, hain zuzen ere, eskaintzen diren kirurgia prozedurak honakoak dira:  Kirurgia orokorra, Odol-hodietako kirurgia, Dermatologia, Ginekologia, Oftalmologia, Otorrinolaringologia, Traumatologia, Urologia eta bihotz kirurgia.

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @inmaizcoa
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osakidetza aumenta un 4% la actividad quirúrgica y mantiene en 50 días la demora media para una operación https://t.co/Rie

  • @inmaizcoa
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osakidetzak % 4 handitu du kirurgiako jarduera eta oraindik 50 egunekoa da ebakuntza egiteko batez besteko atzer... https:…

  • @jdarpon
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Osakidetzak %4 handitu du kirurgiako jarduera eta oraindik 50 egunekoa da ebakuntza egiteko batez besteko atzerapena➡https://t.…

  • @JNegueruela
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetza aumenta un 4% la actividad quirúrgica y mantiene en 50 días la demora media para una operación https://t.co/TNl0fag

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetza aumenta un 4% la actividad quirúrgica y mantiene en 50 días la demora media para una operación https://t.co/TNl0fag

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetza aumenta un 4% la actividad quirúrgica y mantiene en 50 días la demora media para una operación https://t.co/TNl0fag

  • @eajpnv
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @jdarpon: Osakidetza aumenta un 4% la actividad quirúrgica y mantiene en 50 días la demora media para una operación https://t.co/TNl0fag

  • @jdarpon
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza aumenta un 4% la actividad quirúrgica y mantiene en 50 días la demora media para una operación https://t.co/TNl0fagWWH

  • @damiguel77
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osakidetzak % 4 handitu du kirurgiako jarduera eta oraindik 50 egunekoa da ebakuntza egiteko batez besteko atzer... https:…

  • @damiguel77
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: Osakidetza aumenta un 4% la actividad quirúrgica y mantiene en 50 días la demora media para una operación https://t.co/Rie

  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Osakidetza aumenta un 4% la actividad quirúrgica y mantiene en 50 días la demora media para una operación https://t.co/RieaFO3EV8

  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzak % 4 handitu du kirurgiako jarduera eta oraindik 50 egunekoa da ebakuntza egiteko batez besteko atzer... https://t.co/oTtAiLAx8X

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)