Berriak Osasuna
Eu

Gripe-jarduerak gorabidean jarraitzen du urtarrileko bigarren astean

2016.eko urtarrilak 20

Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 114,7 kasukoa da, aurreko denboraldietan erregistratutako gailur altuenetatik urruti dagoen zifra bat.

 

Euskadin gorabidean jarraitzen du gripe-jarduerak urtarrileko bigarren astean, hotza iristearekin batera eta iragan urteetan erregistratutako joerari begira espero zen moduan.

Urteko lehen asteen ezaugarri bat izan ohi da, oro har, gripe-kasuen kopuruak gora egiten duela, eta maiz sasoi honetan ematen dira intzidentzia-tasa altuenak. EAEko Mediku Jagoleen Sareak (urtero sasoiko gripea zaintzeko aktibatzen den sarea) emandako datuei jarraikiz, urteko bigarren astean 114,7 gripe-kasu erregistratu dira, 100.000 biztanleko. Datu hori asko aldentzen da aurreko denboraldietan erregistratutako gailur altuenetatik: iazko urtarrilean, adibidez, 100.000 biztanleko 500 kasuko tasa gainditu zen.

Adin-taldeka, gripeak haurrengan du intzidentziarik handiena; 0tik 4ra bitarteko haurrengan, hain zuzen, 100.000 biztanleko 508,1 gripe-kasurekin.

Egindako analisi mikrobiologikoek baieztatu dute gripe-isolamendu gehienak A birusarenak direla; horien barruan, argi eta garbi nagusitu da A (H1N1) azpimota.

Era berean, denboraldia hasi zenetik, gripe baieztatua dela-eta ospitaleratutako 12 kasu erregistratu dira: horietatik 7 txertoen arrisku taldeetan zeuden eta erdiek baino gehiagok (% 57,7) ez zuten jaso 2015-16 denboraldiko gripearen aurkako txertoa. 

Lehen mailako arretan, bigarren astean gripe-sindromea dela-eta egin diren kontsultei dagokienez, 1.286 kontsulta artatu dira guztira; hau da, 100.000 biztanleko 59,15 kasuko tasa gordina. Lurraldeka, Bizkaian erregistratu zen tasarik altuena: 80,9 kasu 100.000 biztanleko; jarraian Gipuzkoa dator, 100.000 biztanleko 35,4eko tasarekin, eta Araba, 100.000 biztanleko 33,3 kasurekin.

 

Gomendioak

Gripea gaixotasun birikoa da, hori dela eta, ez da antibiotikoekin tratatu behar.Antibiotikoek ez dute inolako efikaziarik birusen aurrean. Oso kasu puntualetan bakarrik hartu behar dira antibiotikoak, eta, nola ez, medikuaren aginduz betiere.Gaixotasuna desatsegina da, baina onbera biztanle osasuntsuetan, eta ez du tratamendu berezirik behar. Atseden hartzea eta likido asko eta antitermikoak kontsumitzea sukarra eteteko: horiexek dira gripeari aurre egiteko gomendio nagusiak.Sukarrak irauten badu, osasun-langileekin kontsultatu behar da.

Gripearen transmisio- eta kutsatze-indize altua dela eta, garrantzitsua da higiene-neurriak hartzea: esaterako, eztulen eta doministikuen aurka babestea, eskuak maiz garbitzea eta erabili eta botatzeko mukizapiak erabiltzea.

 

 

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilaren 20a.

 

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Continúa el ascenso de la actividad gripal en la segunda semana de enero https://t.co/VK0qzxfMlC

  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Gripe-jarduerak gorabidean jarraitzen du urtarrileko bigarren astean https://t.co/K2e5QFhi1t