Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Bitartekaritzaren Europako Egunean, Josu Erkorekak gatazkak itun bidez konpontzearen alde egin du prozesu judizialak saihesteko

2016.eko urtarrilak 21
  • Eusko Jaurlaritzaren ustez, bitartekaritza-mekanismoetan inbertitzeak denbora eta gastuak aurrezten ditu, justizia arintzen du eta baliabide publikoen erabilera arrazionalizatzen du 
  • 2016an, Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak 2,1 milioi euro inbertituko ditu herritarrentzat doako zerbitzuetan eta gatazkak konpontzeko ordezko formuletan.
  • Euskadi aitzindari eta buru da bitartekaritzako metodoak ezartzen: auzitegi barruko bitartekaritzaren kasuan, % 70ko arrakasta-tasa du.

Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, «La mediación, una nueva forma de trabajo» jardunaldia inauguratu du gaur goizean, Deustuko Unibertsitatean. Bitartekaritzaren Nazioarteko Eguna dela-eta antolatutako jardunaldi bat da; hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, ADOSTEN bitartekaritza-elkarteak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu dute, gatazkak epailearengana jo gabe konpontzeko dauden lan-metodoen eta tresnen inguruan hausnartzeko asmoz.

Josu Erkorekak adierazi duenez, gatazkan dauden aldeei konponbide itundu bat lortzeko aukera ematen dieten bide guztiak aztertzeko konpromisoa du Eusko Jaurlaritzak, prozesu judizial maiz luze eta garestietara jo beharra saihesteko. Dagoeneko frogatu da formula horiek fidagarriak eta eraginkorrak direla alderdiek egoki deritzeten konponbideak lortzeko, denbora eta kostuak aurrezteko, organo judizialei lan-karga kentzeko, justizia administrazioa arintzeko, baliabide publikoen erabilera arrazionalizatzeko, etab. Horregatik, 2016an Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak 2,1 milioi euro inbertituko ditu bitartekaritzako zerbitzu eta justizia leheneratzaileko programa guztiak eta zuzenbide kolaboratzaile mantentzeko, bai eta halakoak zer esparru berritan ezar litezkeen aztertzeko ere.

EUSKO JAURLARITZAREN BITARTEKARITZA-ZERBITZUAK

Eusko Jaurlaritza Estatuan aitzindari izan zen bitartekaritza-zerbitzuak ezartzen. Gaur egun, herritarrei honako esparru hauetan eskaintzen dizkie bitartekaritza-zerbitzuak, doan:

  • Familia: 1/2008 Legeak, otsailaren 8koak, familia-bitartekaritzari buruzkoak, arautua. Zerbitzu honetan, hirugarren batzuk (pertsona inpartzialak eta horretan adituak) auzian direnei laguntzen diete, beren familia-gatazkari adostutako irtenbidea eman diezaioten.
  • Kontsumoa: Eusko Jaurlaritzaren Kontsumobide erakunde autonomoak eskainitako zerbitzu bat da. Kontsumitzaileen nahiz erabiltzaileen eta haiei zerbitzu ematen edo produktuak saltzen dizkieten artean sortutako gatazken bitartekaritza-lana egiteko ardura du.
  • Hipoteka: Eusko Jaurlaritzak, Ekonomisten Euskal Elkargoko eta Kontuen Zinpeko Zentsoreen Institutuko profesionalen bitartez emandako Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzua. Hipoteka-gauzatze-kasuak saihestea du helburu; horretarako, eskatzaileen eta finantza-erakundeen artean bitartekari aritzen dira, zorra berriz negoziatzeko.
  • Gazte Justizia: legea hautsi dutelako atxilotutako adingabeen kasuan abiarazten den zerbitzu bat da. Helburua da adingabeak berak eragin dituen kalteak aitortzea eta biktimarekin konpondu ahal izatea. Halako bitartekaritzari esker, adingabeak kontzientzia hartzen du eta hura berriz gizarteratzea sustatzen da; halaber, berriz ere arauak haustea eta zigor askatasun-kentzaileak saihesten dira.  
  • Helduen justizia: Auzitegi barruko bitartekaritza-zerbitzua da. 2007an sortu zen, eta izugarri handitu da, halako moduz, non Euskadi Estatuko buruan jarri baita. Estatuan bitartekaritzaren formularen bidez konpondutako 10 kasutik 6 Euskadikoak dira.

AUZITEGI BARRUKO BITARTEKARITZAREN 2015EKO BALANTZEA

Euskadin, jurisdikzio penalean eta familiako jurisdikzio zibilean hedatuki ezarri da Auzitegi Barruko Bitartekaritza; 2015ean itxitako 1.077 kasuen % 70 inguru arrakastaz itxi ziren.

 

2015EAN AUZITEGI BARRUKO BITARTEKARITZA-ZERBITZUAREN BIDEZ ITXITAKO KASUAK

 

 

2015

GUZTIRA

AKORDIOAREKIN

AKORDIORIK GABE

 

ARABA

(2 barruti judizial)

178 (16,5%)

 

127 (71,3%)

 

51 (28,6%)

 

 

BIZKAIA

(6 barruti judizial)

661 (61,3%)

 

465 (70,3%)

 

196 (29,6%)

 

 

GIPUZKOA

(6 barruti judizial)

238 (22%)

 

156 (65,55%)

 

82 (34,4%)

 

 

EUSKADIN GUZTIRA

 

1.077 (100%)

 

748 (69,4%)

 

329 (30,5%)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • PENALA: 2015eko datuek agerian uzten dute prozedura honek arrakasta handia duela. Hauek dira ateratako ondorio nagusiak:

ü  2015ean 829 kasu itxi ziren bitartekaritza-formularen bidez, eta horien % 77,6an alderdien arteko adostasuna erdietsi zen.

 Bizkaian ixten dira kasu gehien (% 61,8)

 Esparru penaleko bitartekaritza-zerbitzuan esku hartzen duten gehienak gizonak dira: % 60,4.

 Kasuen % 13an, elkarri jarritako salaketak izan dira.

 Bitartekaritza kasu gehienak falta-delituengatik izan dira: % 61.

Akordiorik lortu ez den kasuetan (% 22,4), alderdiek hasierako jarrerari eustea izan da arrazoi nagusia, bai eta esku hartzen duten aldeetako batek bitartekaritza utzi nahi izatea ere.

  • FAMILIAKOA: Familiaren arloko bitartekaritzari dagokionez (dibortzioak, banantzeak, zaintzako gatazkak...), txikiagoa da bitartekaritza-prozesuen arrakasta-ehunekoa; izan ere, kasu gehienetan afektibitate-harreman bat izan da bi alderdien artean. Hauek dira 2015eko balantzearen ondorio nagusiak:

2015ean 248 kasu itxi ziren bitartekaritza-formularen bidez, eta horien % 42,3an alderdien arteko adostasuna erdietsi zen.

Bizkaian itxi ziren kasu gehien (% 60), eta lurralde horretantxe lortu zen arrakasta-ehuneko handiena ere (% 45,6).

Euskadin, dibortzioa izan zen familia-bitartekaritzara jotzeko zergatiko nagusia (% 34).

Ez da alde nabarmenik bitartekaritza-prozesuetan parte harten duten gizon eta emakumeen artean. 

 

(DATU GEHIAGO, ITSATSITAKO TAULAN)

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GomezVerdug
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: #Euskadi, pionera y #líder en implantación de métodos de MEDIACIÓN para resolver los conflictos de manera pactada ➡ https://t.…

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [MEDIACIÓN] @JErkoreka apuesta por resolver los conflictos de manera pactada y evitar así los procesos judiciales ➡ https://t.…

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    [MEDIACIÓN] @JErkoreka apuesta por resolver los conflictos de manera pactada y evitar así los procesos judiciales ➡ https://t.co/NfXNfjyyHx

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)