Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Urtarrilaren 23an Donostia 2016 Europako kultur hiriburua inaugurazioa dela eta, trenen zerbitzu berezia eskainiko du

2016.eko urtarrilak 20

Euskotrenek urtarrilaren 23an Lasarte-Oria/Hendaia eta Zumaia – Donostia lineatako tren zerbitzuak indartuko ditu, 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren ospakizuna dela eta. Horrez gain, larunbatetik igandera doan gaueko zerbitzua ere indartu egingo da.

Tren berezien ezaugarriak ondorengo hauek dira:

LASARTE-ORIA / HENDAIA

  • Zerbitzua jaiegunetako ohikoa izango da, trenak 30 minuturik behin eta geldialdia geltoki guztietan.
  • Gaueko zerbitzua indartuko da eta zirkulazioak ordu betez behin egongo dira.

DONOSTIA / IRUN

  • Ohiko zerbitzua zerbitzu bereziekin indartuko da, hori dela eta egun osoan zehar trenak 15 minutuz behin egongo dira.

ZUMAIA / DONOSTIA

  • Zumaia – Donostia linean eguneko zerbitzua zein gauekoa indartu egingo da. Egunean zehar trenak 30 minuturik behin egongo dira noranzko bietan eta gaueko zerbitzua hedatu egingo da trenak orduro eskainiz.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko