Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Ikerbasquek 15 zientzialari gazte kontratatzeko Research Fellow programaren deialdi berria ireki du

2016.eko urtarrilak 20
  • Programaren xedea 2013-2017 aldirako Euskadin 100 ikertzaile gazte kontratatzea da. Aurreko deialdietan 71 lagun aukeratu dira jada.
  • Europako Batzordeak 7 milioi euro eman zizkion IKERBASQUEri programa finantzatzeko, 7. Ikerketa Esparru Programaren Marie Curie delako programaren barne.
  • Ikerketa arloan hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten 15 ikertzaile berri kontratatzeko deialdia gaurtik apirilaren 4ra arte irekita egongo da.
  • Ekimen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak Euskaditik kanpo lanean ari diren euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatu nahi du batez ere, goi mailako ikertzaile gazteen «harrobi» bat sustatzeko helburuarekin.

Bilbo, 2016ko urtarrilaren 20a – Gaur,IKERBASQUEk Research Fellow programaren 2016ko deialdia abian jarri du. Research Fellow programa horren bidez, Eusko Jaurlaritzak goi mailako ikertzaile gazteen «harrobi» bat sustatu nahi du. Programa horren helburua 100 ikertzaile gazte kontratatzea da 2013-2017 aldian zehar. Aurrerago bi deialdi arrakastaz burutu eta gero (71 lagun aukeratu  dira jada), IKERBASQUEk deialdi berria ireki du beste 15 ikertzaile kontratatzeko.

Research Fellow programak funtzio bikoitza du: alde batetik, atzerrian lanean dauden zientzialariak erakartzea (euren ibilbideko une batean joan ziren bertoko ikertzaileak barne), eta bestetik, Euskadin ikertzen dihardutenei beren ibilbidea sendotzeko aukerak eskaintzea.

Fernando Cossioren, Ikerbasqueren zuzendari zientifikoaren arabera: «Euskaditik kanpo lanean dauden euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatu nahi dugu batez ere. Goi mailako ikertzaile gazteen "harrobi" bat sustatzen ari gara».

Guzti hori gaur arte hautatutako pertsonen jatorrizko erakundeetan islatzen da: alde batetik, Estatu Batuetako eta Europako nazioarteko erakunde zientifiko onenak (MIT, Stanfordeko Unibertsitatea edo CNRS bezalakoak) eta bestetik, Euskadiko punta-puntako ikerketa-zentroak (BioDonostia, Materialen Fisika Zentroa, CIC bioGUNE edo Biofisikako Unitatea).

IKERBASQUEk 7 milioi euro lortu zituen 2013.urtean, Europako Batzordetik programa honetarako, Bruselak garapen zientifikorako ekimen europar onenetariko gisa hautatu eta gero, Europa guztiko aurkeztutako 64 proposamenetatik artean. Eusko Jaurlaritzak programa kofinantzatzen du, Euskadin zientzia sustatzeko duen konpromisoaren adierazle. Honi esker, IKERBASQUE nazioarteko ezagutza eta ikerketa interesgune gisa finkatzen da.

Ezagutza arlo guztietako eta hiru eta hamar urte arteko eskarmentua duten mundu osoko ikertzaileek aurkez ditzakete beren eskaerak IKERBASQUE Fundazioaren web

gunearen bidez (www.ikerbasque.net ) apirilaren 10a arte. Ekimen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak Euskaditik kanpo lanean ari diren euskal ikertzaile gazteen itzulera bultzatu nahi du batez ere, goi mailako ikertzaile gazteen «harrobi» bat sustatzeko helburuarekin.

Fernando Cossiok, IKERBASQUEko zuzendari zientifikoak, azaldu duen bezala, «plazetara aurkezten diren ikertzaile guztien nazioarteko ebaluazio-prozesu sakona egingo da, Europako Batzordearen irizpideen araberakoa».

Zientziaren Legeak xedatutakoari jarraiki, IKERBASQUEk bost urtetarako ikerketa-kontratuak eskaintzen ditu. Ikerketa amaitu eta gero, IKERBASQUEk ikertzaile produktiboenei eskaintzen dizkien kontratu iraunkorrak lortzeko aukera izango dute ikertzaileek. Horrela, programa Euskadiko etorkizuneko ikerketa-aitzindarien harrobi bihurtzen da.

IKERBASQUE Eusko Jaurlaritzaren ikerketa zientifikoaren aldeko apustuaren eta urte batzuetatik hona autonomia-erkidegoko administrazioek, unibertsitateek eta enpresek egindako aliantzaren emaitza da. Euskadi I+Gren arloan indar garrantzitsuenetarikoen artean kokatzeko ahaleginean, IKERBASQUEren oinarrizko lan-ildoa ikertzaile adimentsuen erakargune gisa aritzea da.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Inguralde
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Ikerbasque abre una nueva convocatoria del programa Research Fellow para contratar 15 jóvenes investigadores https://t.co/

  • @COITIBI_Empleo
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Ikerbasque abre una nueva convocatoria del programa Research Fellow para contratar 15 jóvenes investigadoras/es - https://t.co/xigQ2xU6Sa

  • @GPdMG
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Ikerbasque abre una nueva convocatoria del programa Research Fellow para contratar 15 jóvenes investigadores https://t.co/

  • @eneritzangulo
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Ikerbasque abre una nueva convocatoria del programa Research Fellow para contratar 15 jóvenes investigadores https://t.co/

  • @twiteaconelisa
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Ikerbasque abre una nueva convocatoria del programa Research Fellow para contratar 15 jóvenes investigadores https://t.co/

  • @lanbideejgv
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Ikerbasque abre una nueva convocatoria del programa Research Fellow para contratar 15 jóvenes investigadores https://t.co/8XgPtWchsQ @Irekia

  • @ronusol
    2016.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: @Ikerbasque abre una nueva convocatoria del programa Research Fellow para contratar 15 jóvenes investigadoras/es ➡ https://t.co

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)