Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Euskadiren FITUR 2016ko standa inauguratu du, urte historikoa baloratuta, eta baieztatu du Eusko Jaurlaritzak Euskadi helmuga adimendun eta jasangarri gisa posizionatzen jarraituko duela

2016.eko urtarrilak 20

Tapiak sektore turistikoaren, erakundeen eta gizartearen lana eskertu du, Euskadi 3 milioi bisitarirentzat helmuga erakargarri bihurtu baitute

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Arantxa Tapiak, Euskadiren FITUR 2016ko –urteko lehen azoka profesionaleko– standa inauguratu du, turismo-sektoreari, arlo horretan eskudundutako erakundeei eta euskal gizarte osoari zuzendutako esker-mezu batekin; «izan ere –nabarmendu du–, 2015ean 3 milioi bisitarirentzat helmuga erakargarri bihurtu duzue Euskadi»

2015eko bisitari-balantzeak serie historiko osoko sarrera eta gau-igarotze kopuru altuenak eman ditu, Euskadiko helmuga turistiko guztietan. 1992tik neurtzen dira halakoak.

Baieztatu dezakegu Euskadik hiru milioi bisitaritik gora hartu dituela: horietatik 2.774.420, hoteletan eta landetxeetan hartu zuten ostatu. Horrez gain, azarora arte, beste 229.928k kanpinetan eta apartamentutan eman dute gaua (abenduko zifrak datorren astean jakingo dira). Beraz, 3.004.348tik gora bisitari, guztira.

Aipagarria da, halaber, hazkundea lurralde guztietan izan dela agerikoa: gau-igarotzeek ohiz kanpoko igoera izan dute, % 9tik gorakoa, eta 6 milioi bisitari sartu dira Euskadin. Hiriburu guztietan jazo da igoera: Vitoria-Gasteiz (278.392 sarrera +% 6,1 eta 500.854 gau-igarotze +% 4,7), Bilbo (813.357 sarrera +% 9,6 eta 1.560.185 gau-igarotze +% 8,1) eta Donostia (578.981 sarrera +% 10,7 eta 1.167.549 gau-igarotze +% 12,5).

Sektoreko enpresen eta erakunde eta entitate eskudunen ordezkaritza zabal batez osatzen da FITUR 2016ko euskal ordezkaritza. Datozen lau egunotan, sustapen-lan etengabean jardungo dute.

Gaur goizeko inaugurazioan, besteak beste, agintari hauek parte hartu dute: Arabako ahaldun nagusia, Ramiro Gonzalez; Imanol Pradales eta Cristina González Bizkaiko eta Arabako arloko diputatuak,  Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordea, Itziar Epalza; Turismoko zuzendaria, Mertxe Garmendia, eta Basquetourren zuzendaria, Arantza Madariaga. Bertan izan dira, orobat, Eusko Legebiltzarreko zenbait kide eta hogei udalerritik gorako alkate eta zinegotziak; Gorbeialdeko, Jata Ondoko, Urola-Kosta Mankomunitateko, Arabako Errioxako Ardoaren Bideko, Euskadiko Turismo Agentzia Hartzaileen Elkarteko, NEKATUReko eta Euskal Herriko Ostalaritza Federakundeko elkartekideak, eta Bilbao Ekintza, BEC, SEA eta Euskadiko Turismo Bulegoen gisako erakundeak. Guztiek beren presentziarekin babestu dute FITUR 2016 azokaren hasiera.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @travelatday
    2016.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @BakioTurismo: La consejera de Desarrollo Económico y Competitividad inaugura el stand de Euskadi en FITUR 2016 valorando un añ... https…

  • @GlaciarBlue
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    La consejera de Desarrollo Económico y Competitividad inaugura el stand de Euskadi en FITUR 2016 valorando un añ... https://t.co/fktD46MH6V

  • @Itxaslehor
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Acto de inaguración del Stand de @i_Euskadi en #Fitur16 https://t.co/T4IOLz3Cuq @arantxa_tapia

  • @Itxaslehor
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    Euskadik #FITUR16 -en duen stand-aren inaugurazio ekitaldia https://t.co/timjP1KdhX @i_Euskadi @arantxa_tapia

  • @BakioTurismo
    2016.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    La consejera de Desarrollo Económico y Competitividad inaugura el stand de Euskadi en FITUR 2016 valorando un añ... https://t.co/sI63XaRowX

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [TURISMO] Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Euskadiren #FITUR2016-ko standa inauguratu du ➡ https://t.co/Exw

  • @Basquetour_eus
    2016.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [TURISMO] Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Euskadiren #FITUR2016-ko standa inauguratu du ➡ https://t.co/Exw

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    [TURISMO] Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Euskadiren #FITUR2016-ko standa inauguratu du ➡ https://t.co/ExwBFzkUQn

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)