Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek bere autobusen ibilbidea aldatuko du bihar Donostian

2016-01-19

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak bere autobusen ibilbidea aldatuko du bihar, asteazkenean, urtarrilaren 20an, Donostian, HAURREN DANBORRADAREN ospakizuna dela eta.

Zumaia – Donostia (N-634 errepidetik) linean sartutako aldaketak hauek izango dira:

  • Donostiara heltzen diren zerbitzuak: goizeko 10:30etik 14:30era, autobusak San Martin kaletik sartuko dira hiriburura, Easo kalera joanez, eta bus errailetik zirkulatuko dute Pio XIIra heltzeko. Bidaiariak jaisteko geralekua Easo kalearekin dagoen bidegurutzera atzeratuko da.
  • Donostiatik abiatzen diren zerbitzuak: goizeko 10:30etik 14:30era, irteerak Easo kaletik egingo dira (normalean Askatasun Etorbidetik egiten dira). Denbora tarte horretan, Askatasun Etorbideko geralekua Zubietako kaleko 14 zenbakian egongo da.

Jardunaldiko gainerako orduetan ohiko zerbitzuak funtzionatuko du. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko