Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Aguraingo Lope de Larrea ikastetxeko ikasleak aste honetan sartuko dira handitze-eraikin berrira

2016.eko urtarrilak 19
  • Ikastetxeak orain 5 gela gehiago ditu, eta psikomotrizitate gela berria
  • Eusko Jaurlaritzak 685.000 euro bideratu ditu lan hauetarako

Olatz Garamendi, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailekoa) Aguraingo Lope de Larrea Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxean egin den handitze-erakin berria bisitatu du gaur goizez Agurainen (Araba), udalerriko alkatea, Iñaki Beraza, lagun zuela eta ikastetxeko zuzendariaren gidaritzapean. Eusko Jaurlaritzak 685.583,42 euroko inbertsioa egin du handitze lan-hauetan. Eraikin berriak, azken urteetan Arabako Lautadako udalerri honetan izan den matrikula hazkundeari erantzuna ematen dio.

Handitze-eraikinaren lanak amaiturik, Lope de Larrea ikastetxeko lehen hezkuntzako ikasleek aste honetan bertan estreinatuko dituzte instalazio berriak, eta bihar asteazkena sartuko dira bertara. Ikastetxeak eraikin berrian ezarriko ditu lehen hezkuntzako ikasgelak (3 ikasgela) eta musika nahiz informatika gelak.

Aguraingo Haur eta Lehen Hezkuntzako Lope de Larrea ikastetxearen handitze-eraikinaren ezaugarri nagusiak, hauek dira:

  • 5 ikasgela berri (46-53 m² artekoak)
  • Psikomotrizitate gela, 87m²
  • Komunak
  • Artxiboa
  • Biltegia
  • Aterpedun jolastokia
  • Eraikitako azalera, guztira:  782 m²
  • Inbertsioa: 685.583,42 euro (BEZ barne)

Eskola handitzeko eraikin berria kiroldegiaren eta eraikin nagusiaren artean eraiki da, eta lehendik bertan zeuden bi eraikin horiek elkartzen ditu. Honela, eraikin luze bakar bat da emaitza, baina izaeraz, formaz eta alturaz desberdinak diren hiru bolumen bereizik osatua. Eraikin berriak 5 ikasgela ditu, komunak, biltegia eta artxiboa. Era berean, Lope de Larrea ikastetxean egin diren lan hauekin, psikomotrizitate gela berria ere egin da (kiroldegiko eraikinean), eta larrialdietarako eskailera, eraikin nagusiaren hegoaldeko fatxadan.

Handitze-lanek ez dute behe solairuaren azalera guztia hartu, eta azalera horren zati handi bat aterpe ireki moduan utzi da. Lehen solairua, hiru eraikinak batzen dituen korridore batek zeharkatzen du alderik alde: honen mutur batean psikomotrizitate gela dago (kiroldegian), eta beste muturrak bat egiten du eraikin nagusiarekin. Eraikin berriko eskailerak alde honetan egin dira, eta horrela, eraikin nagusiko bigarren solairura bertatik ere igo daiteke.

Jasangarritasuna

Energia aurrezpena eta jasangarritasuna. Horiek dira eraikin berria egiterakoan oso kontutan hartu diren bi alderdi garrantzitsu. Horretarako, ikasgela berrietan aireztatze mekanikoko sistema ezarri da, eta baita LED argiztapena ere. Sistema hauek energia aurrezpen nabarmena dakarte. Baina horiez gain, fatxada aireztatua eraiki zaio, egun indarrean den araudiak eskatzen duena baino isolamendu handiagoak erabiliz. Era horretan, barneko konforta ez ezik, energia kontsumo murritzagoa ere lortzen da.

510 ikasle

2015-2016 ikasturte honetan Aguraingo Lope de Larrea ikastetxean 510 neska-mutil ari dira ikasten (12 urte artekoak), bai Aguraingoak bertakoak, nahiz Arabako Lautadako beste herri batzuetakoak. Horien artean, 310 Lehen Hezkuntzako ikasleak dira, eta gainerakoak Haur Hezkuntzakoak. Lehen Hezkuntza Lope de Larrea ikastetxean amaitu ondoren, ikasleek Agurainen bertan osatzen dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Aniturri Institutuan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Beraza (Aguraingo Alkatea); Blanca Guerrero (Hezkuntza Ordezkaria Araban)