Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak aldatzeko prozesuan, bizilekuen kuantifikazioari buruzko dekretu bat onartu du gobernu-kontseiluak

2016.eko urtarrilak 19
  • Ana Oregi: «Plan Orokorretan aplikatzen denean, egungo hirien birgaikuntza, birdentsifikazioa eta berritzea ekarriko du, eta hirigintza-garapen berrietara egokituko da».
  • Zenbaketa modu berriak hutsik dauden etxebizitzak kontuan hartu eta zergapetuko ditu; ondorioz, lurzorua birkalifikatzeko behar txikiagoa egongo da eta hiriak bizitzeko egokiagoak izango dira

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak behin betiko onartu zituen 28/1997 Dekretua, otsailaren 11koa, bizilekuen kuantifikazioari dagokionez aldatzea onartu du gaur gobernu-kontseiluak.

 

 «Dokumentua lurralde-jasangarritasunarekin lotuta planteatu dute, udal-antolamenduaren bizitegi-ahalmenerako emaitza mugatuagoak ematen dituelako, dinamika berriekin bat datorren ildoan: dentsitate handiagoa, dispertsioaren aldean; etxebizitzak birgaitzea eta hutsik daudenen erabilera sustatzea, berriak eraiki partez; behar diren etxebizitza kopurua gehiago zehaztea udalerri bakoitzaren azterketa zehatz batean oinarrituta. Azken horrek, besteak beste, lurzoruen birkalifikazio berriak doitzea ekarriko du», azaldu du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregi.

 

«Eraikitakoa kontuan hartzean, ez da lurzoru gehiago kontsumituko eta baliabideak eraginkorrago erabiliko dira. Hala, herritarrentzako aukerak sortzen dituzten hiri konpaktuen, dentsoen eta konplexuen garapena sustatzen da», zehaztu du Oregi sailburuak.

 

Udalek udalerrietako eraikuntza-aukerak ezartzeko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen, ekainaren 30ekoaren, xedapenetara hirigintza-plangintza egokitu behar dutenez, gaur onartu duten dekretuko metodologiara egokitu beharko dute.

 

Metodologia hori Lurralde Plan Partzialetan ezarritako lurralde-orekako estrategiei lotuta dago, udalaz gaindiko mailan. Lehen bizilekuaren beharrak betetzea du helburu, bai populazio igoerak ekarritakoak bai familia mota berriek eragindakoak. Izan ere, gero eta gehiago dira bizilekuak eskatzen dituzten guraso bakarreko familiak, dekretuan «familia-neurriaren aldaketa» deitu dutena.

 

Beste berritasun bat ere badu: bigarren etxebizitza hartzen du kontuan, zenbaketa moduak hutsik dauden etxebizitzak barne hartu eta zergapetuko dituelako. Horrek bi ondorio ekarriko ditu: alde batetik, lurzorua berriz kalifikatu behar ez izatea eta ondorioz hiriak bizitzeko egokiagoak izatea; bestetik, eraikinak, baita auzoak ere, ez zahartzea. Izan ere, batzuetan ghetto bihurtzen dira eta jendeak ez du horietara bizitzera joan nahi. Bestalde, hiriak eraldatzeko eta birgaitzeko jarduerak babestu eta sortuko dira.

 

Ana Oregiren arabera, aldaketaren aplikazio-modua ere bestelakoa izango da, egungo hirien birgaikuntza, birdentsifikazioa eta berritzea ekarriko baitu eta hirigintza-garapen berrietara egokituko baita.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el decreto para la cuantificación residencial en la modificación de las DOT. https://t.co/cK9r22ni9g

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    Aprobado decreto para la cuantificación residencial en la modificación de las directrices de ordenación territorial➡ https://t.co/kUwXJC2Edk

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)