Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

32,57 milioi euro langileen familia- eta lan-bizitzaren bateragarritasuna sustatzeko (Gobernu Kontseilua 2016-01-19)

2016.eko urtarrilak 19

 Eusko Jaurlaritzak 32,57 miloi euro bideratuko ditu, guztira, familiako, laneko eta norberaren bizitza bateragarri egiteko neurriak sustatzeko egitasmoetara.  Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenari erantzunez, Eusko Jaurlaritzak gaur goizean egindako bileran onartu berri du 2016an laguntzok arautuko dituen agindua. Hain zuzen ere, 2015arekin alderatuta, % 3,82 haziko dira laguntzok.

Lana eta familia bateragarri egiteko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuak familiei zuzendutako hiru jarduera-lerro eta enpresei zuzendutako beste bat biltzen ditu. Laugarren lerro hori Lanbide berak kudeatzen du eta langileen ordezkapena ahalbidetzea du xede. Lehendabizikoa seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duten langileei bideratuta dago, bigarrena mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu dutenei, eta, hirugarrena, azkenik, seme-alabak zaintzeko langileak kontratatu dituztenei.

Aipatutako hiru laguntza-lerrook 2011-2015 Familiei laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde arteko III. Planaren barruan jasotzen dira. Hain justu, familiak bizitza ziklo osoan laguntzeko politikak sustatzea da planaren helburu nagusia.

Seme-alabak zaintzeko eszedentziak edo lanaldi murrizketak eskatzen dituztenei bideratu zaie aurrekontu sail handieneko laguntza lerroa. 2015ean, 17.194 lagunek jaso zituzten haurrak zaintzeko eszedentzietarako nahiz lanaldi murrizketarako laguntzok (horietatik zenbait, 2014ko ekitaldikoak). Horietatik, 2.645 lagunek eszedentzia eskatu zuten eta 14.549 lagunek, berriz, lanaldi murrizketa. Jasotako laguntza 1.761,19 eurokoa izan zen batez beste.

Aginduan jasotako bigarren laguntza lerroa mendekotasun egoeran edo osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murrizketa eskatu dutenei bideratuta dago (727.100 euro). 2015ean, 376 lagunek jaso zituzten diru-laguntzok, 1.861,95 euro jasorik batez beste. Horietatik, 57 lagunek eszedentzia eskatu zuten, eta 319 lagunek, berriz, lanaldi murrizketa.

Azkenik, hirugarren laguntza lerroa (488.000 eurokoa) seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzen dituztenei bideratzen zaie: enplegatzaileari Gizarte Segurantzako kostuak ordaintzeko laguntza ematen zaio, betiere familia unitatearen errentaren arabera. 2015ean, 400 lagunek jaso zituzten laguntzok (525,55 euro batez beste ).

2015eko martxoan, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzak arautzen dituen dekretua aldatzea erabaki zuen Gobernuak (177/2010 Dekretua, ekainaren 29koa), Familiei Laguntzeko legean jasotako gainerako laguntzekin homologatzeko. Txertatutako aldaketa nagusia familiako errenta estandarizatua aplikatzeari buruzkoa da.

 

 2015ean onuradunei buruzko datuak

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @imanollanda
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [AYUDAS] 32,57 millones para fomentar la conciliación de la vida familiar y laboral de las personas trabajadoras ➡ https://t.co

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [DIRU-LAGUNTZAK] 32,57 milioi euro langileen familia- eta lan-bizitzaren bateragarritasuna sustatzeko ➡ https://t.co/mmdVgx9Owo

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    [DIRU-LAGUNTZAK] 32,57 milioi euro langileen familia- eta lan-bizitzaren bateragarritasuna sustatzeko ➡ https://t.co/mmdVgx9Owo

Komunikabideek behera kargatzeko