
Ertzaintzak islamismo erradikalaren Bizkaiko egoeraren berri eman die Bizkaiko ehun bat alkate eta zinegotziri
Ertzaintzaren Bizkaiko Lurralde Burutzako eta Inteligentzia Bulego Nagusiko arduradunak Bizkaiko ehun bat alkate eta zinegotzirekin bildu dira gaur islamismo erradikalari buruz mintzatzeko.
Iaz egindako tokiko edo eskualdeko koordinazio-batzordeen eskaerei erantzuten die bilerak eta 2015ean hedabideek eta segurtasun-pribatuko arduradunek, besteak beste, gizarteko zenbait kolektiborekin egindakoen jarraipena da. Gainera, hurrengo asteetan, bilera bera egingo dute Arabako eta Gipuzkoako udaletako ordezkariekin.
Ertzaintzaren Erandioko egoitzan egin duten bilerak lau ordu iraun du. Lurralde Burutzako eta Inteligentzia Bulego Zentraleko arduradunak izan dira eta, egungo arrisku-alerta maila zein den azaltzeaz gain, terrorismo islamistarekin lotutako gaiak jorratu dituzte eta fenomeno horri aurre egiteko Ertzaintzak prestatu duen Islamismo Erradikalaren aurkako Plan Estrategikoa aurkeztu dute.
-
2016-01-20
Comentario de Twitter:
La Ertzaintza explica a un centenar de alcaldes, alcaldesas y ediles de Bizkaia la situación del islamismo... https://t.co/ZvGWeIIkKm -
2016-01-19
Comentario de Twitter:
La Ertzaintza explica a un centenar de alcaldes, alcaldesas y ediles de Bizkaia la situación del islamismo radi... https://t.co/Am0dMWCpBa