Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Getariako Txakolinaren 2015eko ekoizpenak 2,5 milio litro baino gehiago eman ditu

2016.eko urtarrilak 18

Getariako San Anton jaietan aurkeztu da Txakoli berria, ekoizpen eta kalitate handiko izandako 2015eko uztakoa.

Aurkezpen ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, eta Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendariak, Peli Manterolak, parte hartu dute.

Kalitate handiko ardoa da aurten edango den txakolina, Ruth Mozo, Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren idazkariaren hitzetan “2015eko udaberriko klimatologia loreak gogortzeko ezin hobea izan zen, horregatik uzta hau oso ona izan da kantitateari dagokionez. Ere bai, euri gutxiko udazken epelak kalitate handiko mahatsa erakarri du”.

Guztira 2.560.000 litro atera dira eta 3.300.000 botila txakoli botilaratuko dituzte Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren barnean dauden 31 upategiek, bi kide berriekin Aian eta Oiartzunen.

Gipuzkoa eta Euskadi jarraitzen dute Txakolinaren oinarrizko merkatua izaten, %80 hemen kontsumitzen bait da. Baina esportazioak handitu dira %30an: Estatu Batuak, Frantzia, Erresuma Batua eta Japonia dira txakolina gehien erosten duten kanpoko herrialdeek.

Kontrol egiaztapena

HAZI Fundazioak txakolina egiaztatzeko kontrol-organoa da eta, Jatorrizko Deiturarekin batera, produktuaren kalitatea bermatzeko araudia betetzea zaintzen du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)