Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

2015eko Birgaitze tailerr: Ondorioak

2016.eko urtarrilak 18

2013-2016 Etxebizitza Plan Zuzentzailearen esparruan, Etxebizitza Sailburuordetzak lan-programa bat garatu du  krisialdi ekonomikoaren, eta finantziazioa eskuratzetik etorritako arazoen ondoren, hiri-birgaitze, -eraberritze eta -berroneratzearen eremuan Euskadin sortutako beharrak aztertzeko. Horia guztia, prozesu parte-hartzaile baten bidez egin da.

Garatutako estrategia lantzeko erakundeek, entitateek, profesional adituek eta herritarrek hartu dute parte. Euskadiko hainbat udalerritan birgaitze-tailerrak egin dira, informazio-karpak jarri dira herritarrek parte har dezaten, eta inkestak egin zaizkie birgaitzeko laguntzak jaso dituzten pertsonei eta Euskadiko finka-administratzaileei.

Prozesuan ondorioztatu dena eta hobekuntza-lerroak kontuan hartuta, epe laburrean bi jarduera-lerro jarraituko ditugu:

a)    Gai honen inguruko araudi berria, 2016an gauzatuko dena eta parte-hartze prozesuko ekarpenak bilduko dituena.

b)    Laguntzei buruzko Komunikazio-plana, gardenak eta herritarrentzat eskuragarriak izan daitezen. Horretarako, gobernuko komunikazio-sareez gain, sektoreko agenteen bitartekaritza adituaz baliatuko gara.   

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    Conclusiones Taller Rehabilitación 2015 Gobierno Vasco https://t.co/PTN15XVgyx

Komunikabideek behera kargatzeko