Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzan 32,57 milioi euro bideratuko ditu langileen familia eta lan-bizitzaren bateragarritasuna sustatzeko

2016.eko urtarrilak 19

Aurrekontu sail handiena seme-alabak zaintzeko eszedentzietara eta lanaldi-murrizketetara bideratu da

Eusko Jaurlaritzak 32,57 miloi euro bideratuko ditu, guztira, familiako, laneko eta norberaren bizitza bateragarri egiteko neurriak sustatzeko egitasmoetara. Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenari erantzunez, Eusko Jaurlaritzak gaur goizean egindako bileran onartu berri du 2016an laguntzok arautuko dituen agindua. Hain zuzen ere, 2015arekin alderatuta, %3,82 haziko dira laguntzok. Horrela azaldu du gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan.

Lana eta familia bateragarri egiteko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuak familiei zuzendutako hiru jarduera-lerro eta enpresei zuzendutako beste bat biltzen ditu. Lehendabizikoa seme-alabak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duten langileei bideratuta dago, bigarrena mendekotasun-egoeran edo osasun-egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu dutenei, eta, hirugarrena, azkenik, seme-alabak zaintzeko langileak kontratatu dituztenei.

Seme-alabak zaintzeko eszedentziak edo lanaldi murrizketak eskatzen dituztenei bideratu zaie aurrekontu sail handieneko laguntza lerroa. 2015ean, 17.194 lagunek jaso zituzten haurrak zaintzeko eszedentzietarako nahiz lanaldi murrizketarako laguntzok (horietatik zenbait, 2014ko ekitaldikoak). Horietatik, 2.645 lagunek eszedentzia eskatu zuten eta 14.549 lagunek, berriz, lanaldi murrizketa. Jasotako laguntza 1.761,19 eurokoa izan zen batez beste.

Erkorekak azaldu duenez, Euskadin emakumeek dira halako laguntzak eskatzen dituztenak, hortaz, orindik “bide luzea” dago egiteke berdintasunaren arloan. Bere ustez “Familiako, norberaren eta laneko bizitza bateragarri egitea laguntzeko programa” norabide horretan egindako urrats irmo eta ausarta da. “Haren bitartez, berretsi nahi dugu Jaurlaritzak konpromiso sendoa duela etxean ardurapeko pertsonak dituzten bitartean etxetik kanpo diharduten pertsonekiko”, esan du.

OTEGI GAITASUNGABETZEA ETA GOBERNAGARRITASUN-AKORDIOAK

Beste gai batzuei helduta, eta Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi 2021 urtera arte gaitasunik gabe mantentzeko hartutako erabakiari buruz galdetuta, Erkorekak berriro adierazi du Eusko Jaurlaritzak ez duela ikusten ezker abertzaleko buru ohiak espetxean jarraitzeko arrazoirik, are gutxiago kargu publikoak betetzeko gaitasunik gabe.

Madrilgo balizko gobernagarritasun-akordioen inguruan, lehendakariak berak atzo adierazitako ildo beretik jardun du Erkorekak: hala, ziurtatu du Gobernuak ez duela irudikatzen Espainiako gobernu bat, aurrekoak euskal kontuen inguruan izandako axolagabetasuna eta hozkeriari eutsiko diona. Beraz, «jarrera-aldaketa erabatekoa» izango den uste osoa du.

2016-02-19ko gai-zerrenda

Prentsa-txostena

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gehilan2000
    2016.eko urtarrilak 22

    Comentario de Twitter:
    ¿Conoces las ayudas económicas del Gobierno Vasco para la Conciliación familiar y laboral?

    El Gobierno Vasco dest… https://t.co/EyDqEMcSIE

  • @Inguralde
    2016.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Eusko Jaurlaritzan 32,57 M euro bideratuko ditu langileen familia eta lan-bizitzaren bateragarritasuna sustatzeko https://

  • @lanbideejgv
    2016.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzan 32,57 M euro bideratuko ditu langileen familia eta lan-bizitzaren bateragarritasuna sustatzeko https://t.co/kPEUpRKme5

  • @GlaciarBlue
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba 32,57 millones para fomentar la conciliación de la vida familiar y laboral de las pers... https://t.co/VdB7F1I4vK

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [2] Acuerdo destacado ➡ 32,57 millones para fomentar la conciliación de la vida familiar y laboral de trabajadores ➡ https://t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)