Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ipar Amerikako merkatua Euskadiko sagardoaren narioarteko erronka

2016.eko urtarrilak 14

Aritz Aranburuk surflaria aurtengo Gipuzkoako txotx garaiari hasiera ematen dio. Aurten dastatuko den uztak orotara 13 milioi litro eman ditu.

Ezaugarriei dagokionez, borobila ahoan, txinpartaduna eta aurreko urteetan baino ilunagoa da aurtengo sagardoa.

2015eko kanpainan sagarra asko jaso dira horregaitik %70 bertako sagarrarekin egina dago.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Arantxa Tapia eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz izan dira txotx denboraldi berriaren hasieran.

Oroz sailburuordeak azaldu du Euskadin, estatu mailan eta atzerrian bertako produktuen promoziorako ferietan parte hartzen duela gero eta gehiago sagardoak, kalitatezko eta bertako produktu moduan, Eusko Label marka ofizialaren barruan.

Nobedade bezala, 2016an Estatu Batuetan egingo dira promozio ekintza desberdinak eta baita ere Estatu Batuetako banatzaileak etorriko dira Euskadira, hemen gure sagardoa ezagutu dezaten. Gaur egun Euskadiko sagardoak badu presentzia Estatu Batutan.

EEBB sagardo kontsumoa azken urtetan ikaragarri igo da, 230 milio litrotik gora kontsumitzen dira, eta produktu interesgarritzat, desberdina izanik bere lekua hartzen ari da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)