Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Tapiak dio Iran-en aukera berria izango direla beti ere enpresen jardueran berme juridikoak ezartzen badira

2016.eko urtarrilak 17

“jasan ditugun makina erremintaren kasuak ezagututa erne egotea dagokigu horrelakoak errepika ez daitezen”


Eusko Jaurlaritzak Irango merkatuaren aukerak aztertzen ari da bertan diharduen kontsultora baten bitartez.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Arantxa Tapiak Iran-en bertan behera utzitako isunen inguruko erabakia aztertu du gaur goizean Getarian.
Euskal enpresetan izango duen eragina aztertu aurretik, Tapiak esan du erabakia bera ona izango dela Iran herrialdearentzat kontutan hartuta orain arteko egoeran zaila zuelako herri baten garapena lantzea.  Beraz, ona da herriarentzat eta bertan bizi den gizarte eta pertsonentzat.


Sailburuak onartu du aukerak zabaltzen direla bertan dagoeneko lanean diren euskal enpresentzat
“inguruko enpresa guztientzat merkatu berria irekitzen da eta guztiak hara begira daude, baita enpresa euskaldunak ere, eta dagoeneko batzuk bertan lanean ari dira”.
Gogora ekarri du azken urteetan makina erremintako euskal enpresek bizitako egoera zein izan den. “Duela gutxi jasan dugu. Makina erreminta sektoreko makinak Iranen saltzeko izan dituzten zailtasunak handiak izan dira. Kanpo Merkataritzako baimenak izan arren, Guardia Zibilaren miaketak izan dituzte saldutako makinak erabilera bikoitzarako zirelakoan”.


Arazo honen aurrean, sailburuak Segurtasun Juridikoa aldarrikatu du enpresa guztiek euren jarduera berme guztiekin aurrera eraman dezaten.


“arazoak izan ditugunez, orain beharrezkoa dugu segurtasun juridikoa lantzea, eta isuna bertan behera uzten duten unetik normaltasunez merkaturatu arte denbora pasatzen denez, erne egotea dagokigu”.
Euskadi Iran-en bertan da, euskal enpresentzat ireki daitezken aukerak aztertzen.
“Gure enpresak bertan ere badabiltza merkatua aztertzen eta Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna sailetik, Spri bitartez, bi kontsultorekin ari gara. Duela gutxi, Intergune lan topaketarako Euskadin izan genituen Irango merkatuari buruz azalpenak ematen”.


Azpiegituretan badago lana Iran-ek ezin izan baitu orain arteko egoeran beharrezkoa garatu eta euskal enpresek horretara bideratu dezakete laguntza. Energia, Oil and Gas eta energia berriztagarrietan ere aukerak ikusten dira, baita autogintzan etabarrean ere.


Lanerako aukera zabaltzen da, bai, baina beharrezkoak ditugu baldintza eta berme juridikoak, horregatik bereziki erne izango gara.

8 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jonbasterra
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Aukerak irekitzen dira Iran-en @ONU_es-en erabakiarekin baina segurtasun juridikoa behar da. https://t.co/RDE96PdmZv htt…

  • @AedAsociacion
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Tapia reconoce la oportunidad abierta en Irán, siempre que existan garantías jurídicas suficentes para las empresas➡ https://t.…

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Tapia reconoce la oportunidad abierta en Irán, siempre que existan garantías jurídicas suficentes para las empresas➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    Tapia reconoce la oportunidad abierta en Irán, siempre que existan garantías jurídicas suficentes para las empresas➡ https://t.co/2u1E7CHgYx

  • @AAntxustegi
    2016.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Aukerak irekitzen dira Iran-en @ONU_es-en erabakiarekin baina segurtasun juridikoa behar da. https://t.co/RDE96PdmZv htt…

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Aukerak irekitzen dira Iran-en @ONU_es-en erabakiarekin baina segurtasun juridikoa behar da. https://t.co/RDE96PdmZv htt…

  • @madeinbasque
    2016.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Aukerak irekitzen dira Iran-en @ONU_es-en erabakiarekin baina segurtasun juridikoa behar da. https://t.co/RDE96PdmZv htt…

  • @arantxa_tapia
    2016.eko urtarrilak 17

    Comentario de Twitter:
    Aukerak irekitzen dira Iran-en @ONU_es-en erabakiarekin baina segurtasun juridikoa behar da. https://t.co/RDE96PdmZv https://t.co/9tsTmggauJ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)