Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritza Wroclaw-en

2016.eko urtarrilak 17

Donostiarekin batera, Europako Kultura Hiriburu da Poloniako hiria

Poloniako Wroclaw hirian, 2016ko Europako kultura hiriburutzari hasiera emateko ekitaldietan  parte hartu du Eusko Jaurlaritzak. Wroclaw, Donostiarekin batera, Europako Kultura Hiriburua da 2016an. Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak, Joxean Muñoz Kultura sailburuordea lagun duela, Poloniako hiri horretara egin du bidaia, DSS2016-ko arduradunekin, Donostiako Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera.

Irekierako zeremonia ofiziala gaur eguerdiko 12:00etan izan da, jatorri greziarreko Iannis Xenakis konpositore errumaniarrari eskainiriko kontzertu batekin.

Asteburu guztian zehar, ia 100 kultura ekitaldik eman diote ongietorria kultura hiriburutzari Wroclaw-en. Guztien artean nabarmentzekoa da Eduardo Chillidari eskainiriko erakusketa. Ekitaldi jendetsuenen artean, “The Awakening” desfilea aipatu behar da. Ekitaldi honek Wroclaw-eko milaka herritar batuko ditu, hiriaren historia azalduko duen errepresentazio artistikoan.

Datorren astean berriz, Donostiaren txanda izango da. Asteazkenetik aurrera, San Sebastian egunarekin bat eginez, Gipuzkoako hiriburuak kultura ekitaldi ugari hartuko ditu, mota guztietako publikoari eta parte hartzeari irekiak. Donostia-Sas Sebastian 2016ren inaugurazio instituzionala datorren larunbatean izango da, urtarrilaren 23an.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)