Berriak
Eu

Europako Gaien eta Eskualdeen Arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako 2010eko beken deialdia

2010.eko irailak 06

Bekadunek Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian eramango dituzte aurrera haien eginkizunak (4 beka Gasteizen eta 5 beka Bruselan)

 

2010eko ekainaren 18ko ebazpenaren bidez -2010eko irailaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua- Europako Gaien eta Eskualdeen Arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako 2010eko beken deialdia egin da.

Bost beken xedea da Bruselan Europar Batasunaren errealitatea hurbiletik aztertzea (beka bakoitzaren dotazioa: 23.900 euro). Beste lau beken xedea izango da Euskal Autonomia Erkidegoan Europako gaiak aztertzea, Gasteizen (beka honen dotazioa: 15.900 euro).

Eskabideak aurkezteko epea 2010eko urriaren 1ean bukatuko da.

 

* Informazio gehiago ...

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan