Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskal mitologia, Euskadi standaren irudi FITUR 2016 azokan eta erakargarri berri bat Basque Country helmuga turistikoa aurkezteko

2016.eko urtarrilak 18
  • DSS2016 kultur hiriburutzaren aurkezpena eta Turismo Jasangarriko Gutuna Turismoaren Mundu Erakundeari (TME) ematea: horra hor Euskadiren standak urtarrilaren 20tik 24era bitartean Madrilen ospatuko den azokan eskainiko dituen zenbait ekitaldi. Euskadiko erakundeetako eta sektoreko ordezkaritza zabala izango da azokan, Arantxa Tapia sailburua buruan.
  • Erresuma Batua eta AEB, Euskadiko turismoa sustatzeko merkatu nagusiak 2016an. Familiako turismoari, ongizateari, golfari eta, Toti Martínez de Lezea idazlearen eskutik, euskal mitologiari lotutako produktu berriak estreinatuko dira.

Eusko Jaurlaritza Estatuko turismo-azoka garrantzitsuenean izango da aurten ere, eta euskal erakundeetako eta sektoreko ordezkaritza zabala izango da bertan, Arantxa Tapia sailburua dutela buru.

FITUR 2016 urtarrilaren 20tik 24ra egingo da, Madrilgo IFEMA erakustazokan. Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak, Basquetour - Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Arantza Madariagak, Turismoko zuzendari Mertxe Garmendiarekin eta Toti Martínez de Lezea idazle ezagunarekin batera, FITURen izango duten presentziaren giltzarriak eta 2016an turismoa sustatzeko lan-ildo nagusiak aurkeztu dituzte gaur goizean. 

Helmugari buruzko ezagutza aurkezteko eta sakontzeko euskal mitologia baliatzeko ideiak Basquetourrek plazaratutako helburuari erantzuten dio; hain zuzen, Touring produktua lantzekoari. Alegia, Euskadin zehar etapatan ibil daitezela eta, ahal dela, iraupen luzeko egonaldietan, mitologia eta pertsonaia mitologikoak baliatuta erakargarri gisa.

Liburuxka bat prestatu dute horretarako, eta bertan euskal mitologiako kondairak eta pertsonaiak izango dira ibilbide turistikoak ezagutarazteko hari gidaria. Toti Martínez de Lezeak idatzitako kondairak dira, eta, liburuxkarako ez ezik, FITUR 2016 azokan estreinatuko den promozio-bideorako gidoi gisa ere baliatu dira. Laburbilduz, helmuga turistikoari buruzko istorioak dira, xarmaz kontatuak, eta Euskadi eta bertako kultura hobeto ezagutzen lagunduko diote bisitariari (storytelling).

Euskadiren standak 700 m2 hartuko ditu eta Euskadiren desberdintze turistikoaren isla zehatza eskainiko du: basque style-ean eta helmugaren aniztasunean oinarritua.

Standean, nabarmenak dira egurra, euskal ikonografia, euskal mitologiari buruzko zuri-beltzeko argazkiak dituen kanpoaldea, eta harekin kontrastatzen duen barrualde koloretsua.

Helmuga nagusiak argi eta garbi adierazi dira: Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteiz; Euskal Kostaldea, eta Arabako Errioxa, Mendialdea eta Lautadak. Baita gastronomia eta enoturismoa, Euskadiri buruzko informazio orokorra, enpresetarako langune bat eta DSS2016 kultur hiriburutzari aipamen zuzenak ere, hala standeko irudietan nola bertarako antolatutako ekintzetan.

2016: TURISMO-HELMUGA ETA -PRODUKTU BERRIAK

Itziar Epalza sailburuordeak gaur goizean azaldu du zer jarduketa nagusi sustatuko dituen Eusko Jaurlaritzak 2016an turismoa bultzatzeko: FITURen abiaraziko dira eta Basquetourren urte osoan jarraituko dute Euskadi Basque Country helmugaren presentzia lantzen, merkatu nagusietan eta produktu-marketineko beste ekintza batzuen bitartez. Hau da, gehiago sustatuko da produktu turistiko espezifikoa, eta hein txikiagoan helmugaren sustapen orokorra. Hala, garatutako produktuen xede-publikora iritsiko gara, segmentazioa dela bide.

Produktu turistiko sorta oso bat identifikatu da non Euskadi beste helmuga batzuekin lehiatu baitateke, abantailaz lehiatu ere, eta horiexek landu ditugu. Adibidez: MICE (kongresu-turismoa), Touring (ibilbideak helmugan barrena), gastronomia, esperientziak, kosta+surf.

Orain, gainera, kultura eta natura indartuko dira, modu selektiboan. Produktu berri delakoak daude halaber: familia-turismoa, ongizatekoa, golfaren ingurukoa eta mitologiari buruzkoa.

Euskadik familia-turismoaren alde egiten du apustu; izan ere, datuek argi adierazten dutenez, bikotekidearekin egiten diren bidaiez aparte, familiarekin egindakoek dute garrantzi handiena helmugaren eskariaren barruan. Aldi berean, ohartu gara eskaintzak jada badituela halako turismorako egokitutako zerbitzuak.

Ongizatearen turismoa ere landuko dugu: turista atseden hartzeko eta bere burua zaintzeko etorriko da –gurean, gastronomiaren eta ingurune naturalen gozamenarekin zerikusi handia duen xede bat–. Kalitateko Premium helmuga (apartekoa eta esklusiboa, baina ez luxuzkoa) bilatzen duen turista seniorrari zuzentzen zaio nagusiki.

Aurrekoarekin loturan, Jaurlaritzak landuko dituen produktu berrien artean dago golfaren turismoa ere. Izan ere, bisitariak erakartzeko moduko zelaiak ditu Euskadik.

Azkenik mitologia dugu, euskal kulturari, basque style delakoari eta baita Touringari lotutako produktu bat, arestian azaldu dugun moduan: herrialdea bestela ibiltzeko eta ezagutzeko modu bat da.

Honela banatuko da produktu bakoitzaren pisu proportzionala 2016an:

 

PRODUKTU ESTRATEGIKOAK

MICE

% 21,48

TOURING

% 12,03

GASTRONOMIA

% 21,63

ESPERIENTZIAK

% 8,59

KOSTA + SURF

% 12,89

MODU SELEKTIBOAN SUSTATZEA

KULTURA

% 4,61

NATURA

% 8,46

 

 

PRODUKTU BERRIAK

FAMILIA-TURISMOA

% 3,87

ONGIZATEA

% 3,44

GOLFA

% 1,50

MITOLOGIA

% 1,50

 

% 100,00

 

Xedeei gagozkiela, aurten lehentasunezko merkatuekin lanean jarraituko dugu, eta espezializatutako eragile turistikoak gehituko dira. Hau da, lehentasunezko merkatuetan ordezkaritza-agenteen presentzia areagotuko da: esaterako, Alemanian, Frantzian, Ingalaterran eta aurten baita AEBn ere; Madrilen eta Katalunian. Haiek izango dira merkatu horietako «ordezkari» turistikoak, bertako turismo-adituak, merkatuaren jakitun; merkataritzako eta harreman publikoetako zereginak beteko dituzte, eta Euskadi helmugaren «begiak» izango dira merkatu horietan.

Gobernuak hainbat kanal landuko ditu, merkatu horietan eta Euskadin hauek lortzera bideratutako ekintzak gauzatuz:

  • Prentsa: hedabideei zuzendutako ekintzen bitartez. Merkatu lehenetsi eta interesgarrietako prentsarako bidaiak. Aurten aurreikusita dago 85 bat hedabide etorriko direla merkatu garrantzitsuenetatik, esaterako, Frantzia, EB, Alemania eta USA, eta beste merkatu interesgarrietatik: Eskandinavia, Herbehereak, Polonia, Txekia, Kanada, Espania, …eta gastronomian nahiz ardoan espezializatutakoei zuzendutakoak; produktuen/helmugaren aurkezpenak... Horrez gain, hedabideetan kanpainak egingo ditugu, prentsa-idatziko eta onlineko ekintzak Erresuma Batuko eta AEBtako merkatuetan, bai eta ekintza berezi bat Alemanian ere (ADAC).

o        Trade (RACC moduko elkarteen eta bidai-agenteen/antolatzaileen gisako bitartekariak): adibidez, Euskadi gertutik ezagutzeko bidaiak, non asmoa da 70 bidaia-eragile eta tourperatzaile gonbidatzea, gastronomiari, ardoari, surfari eta naturari, kulturari eta premium esperientziei buruzko adituak direnak. Hauetatik 55-60 aurten, bigarrenez, antolatuko dugun «Meet Basque Country» topaketara etorriko dira. Ekitaldi honek 2015ean emaitza arras onak lortu zituen. Hainbat jarduera-eguneko workshop edo tailer handi bat da, eta dozena bat herrialdetako bidai-agentzia eta –antolatzailek Euskadi eta gure turismo eskaintza ezagutzeko aukera izango dute. Honez gain, aurkezpenak eta merkaturatze-jardunaldiak, ...ere egingo ditugu aurten.

o      Azken publikoa: Street marketing-eko ekintzen bitartez, batez ere Frantzia eta Espainia moduko merkatu hurbiletan. Nabarmentzekoa da IV. Euskadi Basque Country Bandera.

Aurten promozio-ahaleginak Erresuma Batura eta AEBra bideratuko badira ere, Gobernuak ez ditu baztertuko jada landutako lehentasunezko merkatuak: Espainia, Frantzia eta Alemania.

Azoka garrantzitsuenetara joango gara (FITUR, ITB Berlin, Mahana Toulouse, WTM London), baita azoka espezializatuetara ere, presentzia handiagoa izango baitugu horietan: adibidez, ibtm MICE-azoka eta VINEXPO Bordelen. Horrez gain, Euskadi/Costa Vasca-ri buruzko aurkezpen bat antolatuko dugu Parisen, ziur aski Midi-Pyrénées-eko turismoarekin lankidetzan.

 

URTEA

2015

2016

AEB

% 3,65

% 13,94

ALEMANIA-SUITZA-AUSTRIA

% 20,87

% 20,02

FRANTZIA

% 15,70

% 11,98

ERRESUMA BATUA

% 12,70

% 17,94

BENELUX

% 4,25

% 3,68

ESKANDINAVIA

% 1,18

% 0,86

BRIC-JAPONIA

% 2,47

% 1,09

MADRIL

% 18,98

% 14,76

KATALUNIA

% 2,94

% 3,68

ESTATUAREN GAINERAKOA

% 9,03

% 1,25

EUSKADI BARNEKOA

% 6,74

% 8,24

BESTE MERKATU BATZUK

% 0,87

% 2,25

URRUTIKO MERKATUAK

% 0,61

% 0,32

 

2016KO BESTE EKINTZA BATZUK

2016ko ekintzen artean, aipatzekoa da baita, Eusko Legebiltzarrean Turismoaren Lege berriaren aurkezpena. Sektorean adostasun handia lortu ondoren, legeak besteak beste, erabilera turistikoa duten etxebizitzak eta gelen alogera erabilera turistikoa duten etxebizitzetan arautuko ditu.

Euskadik Turismo Jasangarrian egiaztatzeko egiten dihardun apustua eta, bisitariek hobetu beharreko puntuetariko bat aipatzen zuten seinaleztapen turistikoa gaurkotzeko eta optimizatzeko erakundeen arteko lana ere izango dira 2016ko protagonistak.

Hauez gain, baita beste ekintza batzuk ere izango dira. Esaterako:

•         Euskadiko Behatoki Turistikoaren webgune berria, otsailan aurkeztuko dena, turismoaren informazio, azterketa, ikerketa eta jarraipenerako sistema oso gisa.

•         Berrikuntzan, euskal enpresek jarduera turistikoan erabiltzeko garatutako teknologia-egitasmo pilotoetan jarraituko dugu lanean. Esaterako, Bisita birtuala Euskadin zehar deitutako proiektua, FITUR azokan aurkeztuko dena eta, esperientzien mapatik abiatuta, Touring produkturako erabiliko dena. Edo BeTour, turismo sektorearentzako hurbiltasun marketineko egitasmo pilotoa. Erraminta berritzailea da eta bisitaria gune interesgarri batera iristen denean, berarekin bat eginez, toki horretaz oharterazten du.

•         Jomugen eta turismo enpresen kalitatea eta jasangarritasunean lanean jarraituko dugu, programa ezberdinen bidez, eta Euskadiko eta nazioarteko beste erakunde batzurekin lankidetzan. Esaterako, enpresen kasuan ekoetiketak lortzeko programa edo Euskadiren kasuan, Biosphere egiaztagiria lortzeko apustua.

•         Aldi berean, turismo enpresei zuzendutako programekin jarraituko dugu, ERASMUS esaterako, lehen bi urte ondoren euren negozioa finkatzeko helburuarekin ekintzaileei zuzendutako online formakuntza, edota ANFITRIONES, enpresei eta jomugei zuzendutako programa.

INAUGURUAZIOA ETA FITUR 2016-KO AGENDA

Aste honetan abiaraziko da egutegia, FITUR 2016 azokan. Gaurko aurkezpenean, Basquetourreko zuzendari Arantza Madariagak FITURerako lan-agenda xehea azaldu du. Urtarrilaren 20an jarriko da martxan, 13:00etan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak Euskadiren standa inauguratzean. Euskadiko instituzio, enpresa eta erakunde publiko-pribatuen ordezkaritza batek ere parte hartuko du ekitaldi horretan.

Azoka egunetan, aurkezpen eta ekitaldiak egingo dituzte standean:

ASTEAZKENA, URTARRILAK 20

10:30ean - FITUR 2016 azokaren inaugurazioa IFEMAn.

13:00etan - Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak Euskadiren standa inauguratuko du.

16:00etan - Familia-turismoko produktuaren aurkezpena.

16:00etan.- Goierri eskualdeari onespen ekitaldia EDEN Saria irabazteagatik, Turespañako standean.

16:30ean - «Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen Sarea»ren aurkezpena.

17:00etan – UNESCOko Geoparke Globalaren aurkezpena.

17:30ean – Getxoko Portu Zaharra itsas-ondarearen dinamizazio poriektuaren aurkezpena.

OSTEGUNA, URTARRILAK 21

11:00etan - Turismo Jasangarriko Gutuna ematea. Merkataritza eta Turismoko sailburuordea, Itziar Epalzak TMEko zuzendari-idazkari exekutiboa den Carlos Vogelerri emango dio.

11:30ean - Enkarterriko Amalurra hotela: Natural Resort-neZEH programaren aurkezpena

12.30etan - #BIZKAIA4ALL: Turismo programa irisgarriak Bilbao-Bizkaian zehar.

13.30etan - SICTED sarien banaketa Turespañako standean.

16:30ean - Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuaren aurkezpena.

 

OSTIRALA, URTARRILAK 22

11:30ean - Bilboko «Spartan Race» lasterketaren aurkezpena.

12:00etan – “Ibilbide Megalitikoak Euskadi” europar kultur ibilbidearen aurkezpena.

ASTEBURUKO JARDUERAK

Larunbatean eta igandean egingo dira, goizez eta arratsaldez.

•              «Pintxo-pote» solidarioa CEAR-Euskadiren alde.

•              Euskal mitologiaren inguruko euskal dantzak “Aukeran” dantza konpainiarekin.

•              Euskal mitologiari buruzko kontakizunak eta musika Toti Martínez de Lezearekin eta Maite Itoizekin.

•              “Vive Bilbao”. Bilboko ekitaldi nagusien sustapen ekintza artistikoa.

•              Magia-ikuskizuna, Gasteizko Magialdiarekin loturan.

•              Donostia 2016ren inguruko musiko ekintza.

•              Bisita Birtuala Euskadin zehar. Errealitate birtualeko teknologiak turismoko esperientzietan izan dezakeen aplikazioaren erakustaldia.

 

KOMUNIKAZIO-AGENDA

Azokan zehar honako hauek bidaliko dira:

Urtarrilak 20. Prentsa-ohar bat, inaugurazio ostean, bideo eta argazkien estekarekin.

Urtarrilak 21. Prentsa-ohar bat eguneko eduki nagusiekin eta egunean zehar ekitaldi nagusietan ateratako argazkiekin.

Urtarrilak 22. Prentsa-ohar bat asteburuko edukiekin.

Urtarrilak 24. FITUR 2016 azokaren balantzeari buruzko oharra bertaratze-datu nagusiekin.

 

24 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @hotelarbe
    2016.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkiaga: La mitología vasca será la imagen del stand de Euskadi en FITUR 2016 y un nuevo atractivo para presentar el dest... https://t

  • @BilbaoNext
    2016.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [#TURISMOA] Euskal mitologia #Euskadi stand-aren irudi @fitur_madrid azokan >>> https://t.co/Wlk6kaQ20C https://t.co/kle

  • @hotelarbe
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [#TURISMOA] Euskal mitologia #Euskadi stand-aren irudi @fitur_madrid azokan >>> https://t.co/Wlk6kaQ20C https://t.co/kle

  • @gernikaturismo
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [#TURISMOA] Euskal mitologia #Euskadi stand-aren irudi @fitur_madrid azokan >>> https://t.co/Wlk6kaQ20C https://t.co/kle

  • @JavierArnaiz_
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    La mitología vasca será la imagen del stand de Euskadi en FITUR 2016 y un nuevo atractivo para presentar el dest... https://t.co/pyt4yC9PzF

  • @Leartibai
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [#TURISMOA] Euskal mitologia #Euskadi stand-aren irudi @fitur_madrid azokan >>> https://t.co/Wlk6kaQ20C https://t.co/kle

  • @Leartibai
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [TURISMO] La mitología vasca será la imagen del stand de Euskadi en FITUR 2016 ➡ https://t.co/xMjhCLeQHB #BasqueCountry

  • @IruMM86
    2016.eko urtarrilak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkiaga: La mitología vasca será la imagen del stand de Euskadi en FITUR 2016 y un nuevo atractivo para presentar el dest... https://t

  • @mirenarantza
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [#TURISMOA] Euskal mitologia #Euskadi stand-aren irudi @fitur_madrid azokan >>> https://t.co/Wlk6kaQ20C https://t.co/kle

  • @jonbasterra
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [#TURISMOA] Euskal mitologia #Euskadi stand-aren irudi @fitur_madrid azokan >>> https://t.co/Wlk6kaQ20C https://t.co/kle

  • @ALEbidun
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [TURISMO] La mitología vasca imagen del stand de #Euskadi en @fitur_madrid >> https://t.co/Wlk6kaQ20C #BasqueCountry htt…

  • @andoni_torres
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [#TURISMOA] Euskal mitologia #Euskadi stand-aren irudi @fitur_madrid azokan >>> https://t.co/Wlk6kaQ20C https://t.co/kle

  • @mikel_uriguen
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [TURISMO] Euskal mitologia, Euskadi standaren irudi FITUR 2016 azokan ➡ https://t.co/FNIaFbMgPZ #BasqueCountry

  • @ConsejeroD7
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [TURISMO] Euskal mitologia, Euskadi standaren irudi FITUR 2016 azokan ➡ https://t.co/FNIaFbMgPZ #BasqueCountry

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [TURISMO] Euskal mitologia, Euskadi standaren irudi FITUR 2016 azokan ➡ https://t.co/FNIaFbMgPZ #BasqueCountry

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [TURISMO] La mitología vasca será la imagen del stand de Euskadi en FITUR 2016 ➡ https://t.co/xMjhCLeQHB #BasqueCountry

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    [TURISMO] La mitología vasca será la imagen del stand de Euskadi en FITUR 2016 ➡ https://t.co/xMjhCLeQHB #BasqueCountry

  • @JoanesAsua
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: [TURISMO] La mitología vasca imagen del stand de #Euskadi en @fitur_madrid >> https://t.co/Wlk6kaQ20C #BasqueCountry htt…

  • @arantxa_tapia
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    [#TURISMOA] Euskal mitologia #Euskadi stand-aren irudi @fitur_madrid azokan >>> https://t.co/Wlk6kaQ20C https://t.co/kleK8kmUMT

  • @iurkiaga
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    La mitología vasca será la imagen del stand de Euskadi en FITUR 2016 y un nuevo atractivo para presentar el dest... https://t.co/J4HUd0hP8g

  • @normy_17
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    La mitología vasca será la imagen del stand de #Euskadi en FITUR 2016 y un nuevo atractivo para presentar el dest... https://t.co/Q97SVqUGwr

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [TURISMO] Euskal mitologia, Euskadi standaren irudi FITUR 2016 azokan ➡ https://t.co/VYURlenrSW #BasqueCountry

  • @Aran_Acha
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [TURISMO] La mitología vasca será la imagen del stand de Euskadi en FITUR 2016 ➡ https://t.co/SBSCqqPEDj #BasqueCountry

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    [TURISMO] Euskal mitologia, Euskadi standaren irudi FITUR 2016 azokan ➡ https://t.co/VYURlenrSW #BasqueCountry

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)