Berriak Segurtasuna
Eu

Aurten ere, Ertzaintzaren musika-bandak Gasteizko 40 ikastetxeko ikasleentzako kontzertu pedagogikoak emango ditu

2016.eko urtarrilak 15

Lehenengo saioa astelehenean, hilak 18, izango da Lakuako gizarte-etxeko Garcia Lorca antzokian

Ikasleengan musikarekiko jarrera positiboa eta hausnarketa eragitea eta irakasleei zuzeneko musikaren bidez curriculuma garatzeko aukera ematea dira Ertzaintzaren musika-bandak ematen dituen kontzertu pedagogikoen helburuak. 7 eta 10 urte bitarteko 7.000 ikaslek baino gehiagok entzungo dituzte.

Astelehen honetan abiaraziko du Ertzaintzaren musika-bandak ikasleentzako kontzertu pedagogikoen beste edizio bat. Azken 27 urteetan egin dituzte Gasteizko Udalaren Hezkuntza Zerbitzuaren eskutik, hiriko 40 ikastetxeentzat.

Aurtengo edizioak lau programa izango ditu: 

-  Goazen Kontzertura, Lehen Hezkuntzako 1. mailako umeentzat, urtarrilaren 18tik 21era;

-  Musika adierazteko eta komunikatzeko, Lehen Hezkuntzako 2. mailako neska-mutilentzat, urtarrilaren 25etik 28ra;

-  Soinuaren ezaugarriak, Lehen Hezkuntzako 3. mailako umeentzat, maiatzaren 9tik 13ra;

-  Haizea eta perkusioa, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzat, maiatzaren 16tik 20ra.

Lopez de Guereñu, Angel Ganivet, Santa María de Vitoria, San Prudencio, Ibaiondo, Luis Dorao eta Nuestra Señora de las Mercedes ikastetxeetako umeek izango dute urtarrilaren 18tik 21era egingo dituzten kontzertuez.

Eskola-umeek kontzertu pedagogikoetan parte hartzen dute, programaren arabera, abestuz, dantza eginez, asmatuz, musika-tresnak joz edo musika-banda zuzenduz.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2016.eko urtarrilak 20

    Comentario de Twitter:
    Aurten ere, Ertzaintzaren musika-bandak Gasteizko 40 ikastetxeko ikasleentzako kontzertu pedagogikoak emango ditu... https://t.co/JcUPAxYtmh

Komunikabideek behera kargatzeko