Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

LPG 2020 neurriak Euskadiko nekazaritza sektorea gaztetzeko erraztaileak

2016.eko urtarrilak 13

ENBA euskal nekazarien elkarteak Baserri Gaztea Topaketaren bigarren Saioa antolatu du, nekazari gazteei zuzenduta. Bertan baserria gaztetzeko egun dagoen egoera aztertu da, eta euskal administrazioek duten gazte politika jakinarazi da.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza sailburuordea den Bittor Oroz aritu da euskal administrazioek, 2015-2020 epealdirako LGPan jasota dauden neurri eta lan ildo ezberdinak aurkeztu ditu bai laguntza zuzenetako gehigarriak bai gazteen lehen instalakuntza, inbertsio planak, finantza programak, etb.

Oroz sailburuordeak esan du, “beharrezkoa da, baserriaren errentagarritasuna landu beharra dago, baserrien etorkizuna bermatu nahi bada”.

Baserri Gaztean parte hartu du era Euskal Herriko Laborantza Ganbarako koordinatzaileak den Iker Elosegik. Iparraldean baserri transmisioa egiterakoan egiten dituzten lanak aurkeztu eta transmisioa planifikatu beharra azpimarratu du.

Azkenik, instalatu berri edota instalatzen ari diren 4 gazteen testigantzak jasoaz mahaingurua antolatu da eta ondoren, gazteekin batera, Iker Elosegi eta Bittor Orozekin batera, mahainguru interesgarria izan da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)