Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ingurumen Kazetaritzaren bigarren sariketarako deialdia egin du

2016.eko urtarrilak 15
  • Eguneroko informazioan Euskadiko ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko beharrari buruzko gaiak zabaltzea bultzatzen du deialdiak
  • Sari-banaketa ekainaren 5ean izango da

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Ihobe sozietate publikoarekin batera, Euskadiko Ingurumen Kazetaritzaren Sariaren bigarrenen ediziorako deialdia egin du. Haren helburua ingurumen-balioak herritarren artean zabaltzeko orduan komunikazioko profesionalek betetzen duten funtsezko eginkizuna aitortzea da. 2016ko apirilaren 1ean itxiko da lanak aurkezteko epea.

 

Sari horretarako hautagai izango dira informazio-hedabide batean argitaratu edo zabaldu diren EAEko kazetarien lanak (idatzizko euskarrian, irratian, telebistan edo internet bidez), haien izenaz edo goitizenaz sinatuak, eta taldean edo bakarka eginak 2015ean zehar. Edizio honetan, lan bakar bat aurkeztu ahalko dute Euskadiko Ingurumen Kazetaritzaren Sariaren II. edizioan parte hartu nahi duten informazioaren arloko profesionalek.

 

Sariaren helburua eguneroko informazioan Euskadiko ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko beharrari buruzko gaiak zabaltzea eta Euskadiko pertsonek, taldeek, enpresek eta erakundeek planetaren alde egiten duten lan positiboa eta autonomia-erkidegoan arlo horretan ematen ari garen urratsak agerian jartzea ahalbidetzen duena bultzatzea da.

 

Sariaren lehenengo edizioan 28 hautagai aurkeztu ziren. El Correo (Arabako edizioa) egunkariko kazetari Francisco Góngorak irabazi zuen Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako lehenengo saria, Arabako basoetako okilei buruzko erreportaje bati esker. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ana Oregi Sailburuak eman zion saria (garaikur bat eta bi mila euro), Ingurumenaren Mundu Egunarekin bat eginik.

 

Horretaz gain, beste hauek mila euroko accesit bana jaso zuten: Sinc agentziako Eva Rodríguezek, gehiegizko medikazioa jasotzen duten animaliei buruzko erreportajeagatik; El Correoko (Bizkaiko edizioa) María José Tomék, Euskadiko habitatetan aurki daitezkeen espezie inbaditzaileei buruzko dibulgazio-lan bategatik, eta Euskadi Irratiko Almudena Cacho eta Eduardo Angulok «Más que Palabras» irratsaioaren barruan ingurumenari buruzko programa bat egiteagatik.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IratxeJimenez
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco convoca el II Premio de Periodismo Ambiental del País Vasco https://t.co/2AAY8HCoRl

  • @OrrantiaTar
    2016.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco convoca el II Premio de Periodismo Ambiental del País Vasco https://t.co/MOSmsZxsHP

  • @XabiGV
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: [MEDIO AMBIENTE] Hemos convocado el II Premio de Periodismo Ambiental del País Vasco ➡ https://t.co/T4ZYRAGNHP

Komunikabideek behera kargatzeko