Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena

2016.eko urtarrilak 15

HAKOBAko kide diren Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bilboko Udalak, Donostiako Udalak, Gasteizko Udalak eta EUDEL-ek euskararen txantxangorria aurkeztu dute gaur Donostiako San Telmo museoan. Aurkezpen ekitaldian, arlo publiko zein pribatuko eragile ugarik (EAEko unibertsitateetako ordezkariak, kirolariak eta kirol taldeetako ordezkariak, kultur eragileak, enpresariak, finantza entitateetako ordezkariak…) ere parte hartu dute. Aipatzekoa da ordezkari hauek guztiek bere egiten dutela txantxangorriaren ekimena.

Gaur Donostian aurkeztu den ekimena ez da Eusko Jaurlaritzaren ekimena soilik. Ezta guxiago ere. HAKOBAk bideratutako ekimena da. Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek, Bilbo, Donostia eta Gasteizko Udalek, eta EUDELek bat eginda sustatutako ekimena da txantxangorriarena, hain zuzen ere. Hori bai, nahiz eta erakunde hauek ekimena bultzatu duten, txantxangorria gizarte guztiarena da. Gu guztiona, alegia.

Txantxangorriaren irudi atsegin eta maitagarri honen bitartez herritarrei gonbidapen bat egin nahi zaie: euskara erabiltzeko gonbidapena. Herritar guztientzako gonbidapena: euskaraz ondo dakitenentzat, euskaraz neurri batean edo bestean dakitenentzat, eta euskaraz ulertu bakarrik egiten dutenentzat. Denen ekarpena baita baliagarria.

Euskaraz dakitenek, euskaraz lasai eginez, euskarari bizia ematen diote. Zertxobait dakitenek, beren neurrian euskara erabiliz, euskaraz egiteko aukerak eta egoerak biderkatzen dituzte. Eta ulertzera mugatzen direnek ere, beren inguruko lagunak, etxekoak, lankideak… euskaraz egitera animatuz, berebiziko ekarpena egiten diote euskarari. Eta elkartasun txalogarria erakusten dute, euskaraz ez jakinda ere euskararen erabilerari atea zabaltzen dioten herritarrek.

Herri erakundeetako bulegoetan, era guztietako eraikin publikoetan, garraio zerbitzuetan, osasun zerbitzuetan, ikastetxeetan, enpresetan, finantza entitateetan, merkatal guneetan, hedabideetan, kirol instalazioetan, unibertsitateetan… ikusgai egotea da helburua. Baita norberak bere arropan itsatsia eramatea ere.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek honakoa adierazi du aurkezpenean: “batetik, zin-zinez eskertu nahi dizuet elkarlanerako jarrera eta borondatea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiei, Bilboko, Donostiako eta Gasteizko udalei eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteari. Euskara sustatzeko eginkizunean adostasunez eta batasunez jokatzea baita aurrera egiteko modurik eragingarriena. Jarrera eredugarria erakutsi duzue denek. Bestetik, benetan eskertu nahi dizuet, nola ez, ekimen honekin bat egin nahi izan duzuen gizarte-eragile guztioi”.

Bestalde, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak honakoa adierazi nahi izan du: “irudi berria aurkeztera etorri gara gaur. Euskararekin, euskararen erabilerarekin, euskararen aldeko jarrerarekin lotuko gaituen irudi berri eta freskoa. Txantxangorria beti izan dugu maite. Betidanik izan da gure paisaiaren parte, bere irudi arin, atsegin, jostari eta airosarekin. Maitea dugu, kuttuna, baina txikia eta hauskorra da. Erakargarri gertatzen zaigu, geure sentitzen dugu, ahula dirudi baina bizia da. Euskara bezala”.

“Gonbidapena da irudi hau: borondateaz ari gara. Herritarren borondatean sinesten dugu. Herritarren gogoaren indarrean sinesten dugu. Ez dugu inor behartu nahi. Ez dugu nahi inor inoren gainetik egotea. Alderantziz, denok eroso egongo garen gizartea osatu nahi dugu”, bukatu du Baztarrikak.

Donostiako Udalaren izenean, Miren Azkaratek, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariak, hitz egin du: “Europako ahotsen itsasargian indartsu entzungo da gaur hemen bildu den txantxangorri aldraren txioa eta kantua”.

Mikel Pagolak (Urnietako alkatea), EUDEL-en izenean hitz egin du: “Udaletatik gonbidapena egin nahi diegu herritar guztiei euskara erabil dezaten: nork bere mailan; naturaltasunez eta konplexurik gabe; edozein esparru eta egoeratan”.

Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua Arabako Foru Aldundian: “Euskararen arloan, Arabako gaurko erronkak dira euskara maila guztietan sustatzea eta haren erabilera areagotzea”.

Azkenik, Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Lorea Bilbaok (Euskara eta Kultura saileko foru diputatuak) hitz egin du: “Erabileran jokatzen dugu euskararen partida. Erabiltzea da euskara indartzeko errezetarik eraginkorrena. Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuetan eta Bizkaian zehar ahaleginak eta bi egingo ditugu txantxangorria bideratzen: hasi gara. Eta ahaleginak eta bi euskararen hegaldia hauspotzen”.

www.euskararentxantxangorria.eus

14 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @josu_goiko
    2016.eko abenduak 01

    Comentario de Twitter:
    @Igotzalkorta @txargain @joxe aurkezpenean esan zutena. https://t.co/aRUB9Gj2n5 https://t.co/gzSIciCAgL

  • @HETELFP
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/t4O32XU9gw Eman hegoak Euskarari! https://t.co/PsPFA

  • @JulenElgeta
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/t4O32XU9gw Eman hegoak Euskarari! https://t.co/PsPFA

  • @BANAIGA
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/t4O32XU9gw Eman hegoak Euskarari! https://t.co/PsPFA

  • @IkaslanEuskadi
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/t4O32XU9gw Eman hegoak Euskarari! https://t.co/PsPFA

  • @DJacomeNorato
    2016.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/t4O32XU9gw Eman hegoak Euskarari! https://t.co/PsPFA

  • @EibarkoEGI
    2016.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/t4O32XU9gw Eman hegoak Euskarari! https://t.co/PsPFA

  • @joneberriozabal
    2016.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/t4O32XU9gw Eman hegoak Euskarari! https://t.co/PsPFA

  • @egibasauri
    2016.eko urtarrilak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/t4O32XU9gw Eman hegoak Euskarari! https://t.co/PsPFA

  • @UgaitzZb
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/bPXChZPgwq Eman hegoak Euskarari! https://t.co/S3z5nV

  • @markelolano
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/bPXChZPgwq Eman hegoak Euskarari! https://t.co/S3z5nV

  • @AEGIkastetxea
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/bPXChZPgwq Eman hegoak Euskarari! https://t.co/S3z5nV

  • @VitoriagasteizP
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    El Txantxangorri del euskera, una invitación a utilizar el euskera
    https://t.co/JhGPGL1iZj https://t.co/uq0OC7mLJF

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    Euskararen Txantxangorria, euskara erabiltzeko gonbidapena ➡ https://t.co/t4O32XU9gw Eman hegoak Euskarari! https://t.co/PsPFAxo5oK

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)