Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekaren ustez, ezker abertzalearen eta Auzitegi Nazionalaren arteko akordioa «albiste ona» da

2016.eko urtarrilak 15

Mercedes Guerrero eta Ignacio Jose Subijana, hurrenez hurren, Arabako eta Gipuzkoako Probintzia-Auzitegietako presidente izendatzeko ekitaldian izan da gaur Herri Administrazio eta Justiziako sailburua

Eusko Jaurlaritzako eledun eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Josu Erkorekak, albiste ontzat jo du Auzitegi Nazionalak eta «Segura auziko» 35 auzipetuek lortutako akordioa, eta adierazi du neurria ETAko preso guztiei zabaltzea gustatuko litzaiokeela. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak Bake eta Bizikidetza Planaren barruan legegintzaldi honetan sortutako tresnak (Zuzenean edo Hitz Eman, adibidez) eskaini dizkie.

Ezker abertzaleak aste honetan hartu duen erabakia Eusko Jaurlaritzak aspalditik exijitu duen neurri bat dela azaldu du Erkorekak, hain zuzen ere, adostutako eta hitzartutako irtenbideak lortzeko legearen mekanismoak erabil ditzala. Edozer kasutan, eta erabaki horren eraginen gaineko zurrumurruak ekiditeko, akordio horren nondik norakoak ezker abertzalearekin berarekin argitzea espero du.

Autogobernuaren Lantaldeari buruzko galderak egin dizkiote, eta Erkorekak esan du eztabaida Eusko Jaurlaritzari dagokiola eta Eusko Jaurlaritzak ez duela protagonismo berezirik, baina etorkizunerako bizikidetza-itun bat lortzeko adostasun ahalik eta zabalena lortzeko lagungarria izatea espero duela. 

Mercedes Guerrero eta de Ignacio Jose Subijana, hurrenez hurren, Arabako eta Gipuzkoako Probintzia-Auzitegietako presidente izendatzeko ekitaldira sartu aurretik egin ditu adierazpenok sailburuak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    @JErkoreka valora el acuerdo de la izquierda abertzale en la Audiencia Nacional: "Es una buena noticia" ➡ https://t.co/rwpt87zS0P

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)