Berriak
Eu

Lehendakaria Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren presidentearekin bildu da

2016.eko urtarrilak 15

Iñigo Urkulluk eta Jean-Jacques Lasserrek Bidasoaren alde bien arteko mugaz gaindiko lankidetza aztertu dute.

Iñigo Urkullu lehendakaria Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoen Departamentuko presidentearekin bildu da gaur; departamendu horretako kide da Iparraldea.

Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzan izan da bilera eta Eusko Jaurlaritzaren eta Pirinio Atlantikoen Departamentuaren arteko lankidetzaren hainbat alor aztertu dira bertan. Bi gobernuok Pirinioez Gaindiko Konferentzia Atlantikoko kideak dira, Akitania Eskualdearekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluarekin eta Pirinio Atlantikoen Prefekturarekin batera.

Pirinioez Gaindiko Konferentzia Atlantikoa 2007an sortu zen mugaz gaindiko lankidetza hurbilean sakontzeko eta Pirinioetako alde bietako lurraldeen arazo komunei erantzuna emateko.

Ordutik aurrera, erakunde hori hainbat esparrutan ari da lanean, hala nola osasun zaintzan, ospitaleen arteko lankidetzan, enplegu eta gizarte ekintzako zerbitzuen koordinazioan Bidasoaren alde bietan, Txingudiko badiaren sedimentazioan, eta hiru hizkuntza ofizialen sustapenean, besteak beste.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    [KANPO HARREMANAK] @IUrkullu Lehendakaria Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren presidentearekin bildu da ➡ https://t.co/qdAWGPWjIG

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jean-Jacques Lasserre