Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzaren Gasteizko Mendekotasunen Orientazio eta Tratamendu Zentroak (MOTZ) kalitate bikaintasunaren Avedis Donabedian Saria jaso du

2016.eko urtarrilak 14

Eskainitako arretaren kalitateagatik eta mendekotasunen bat duten pazienteen arretan eredu integral bat ezartzen egindako lanagatik saritu dute MOTZ.

MOTZek, batez beste, urtean 1.700 pazienteri (% 79 gizonak eta % 21 emakumeak) ematen die arreta anbulatorioa, eta 140ri eguneko ospitalean.  Orotara, urtean 12.000 kontsulta izaten ditu.

Osakidetzaren Mendekotasunen Orientazio eta Tratamendu Zentroak (MOTZ) kalitate-bikaintasunaren Avedis Donabedian saria jaso du, osasun mentalaren eta mendekotasunen arloan; zehazki, mendekotasunen tratamenduan pertsonen beharrei arreta emateko eredu integrala ezartzen aitzindaria izan delako.

Avedis Donabedian Fundazioak barne hartzen du Bartzelonako Unibertsitate Autonomoari atxikitako Avedis Donabedian Arretaren Kalitate eta Segurtasun Klinikoko Unibertsitate Institutua. MOTZen arreta-eredua eta Arabako zentroak lortutako emaitza onak goraipatu ditu fundazioak eta epaimahaiak, aho batez erabakita, kalitate-bikaintasunaren saria eman dio. Avedis Donabedian sariak dira osasun-arretaren kalitatearen arloan Estatuan ematen direnik eta garrantzitsuenak. Horien bidez, arretaren kalitatea etengabe hobetzeko irizpideen arabera osatutako osasun mentalaren eta mendekotasunen gaineko programa bikainak eskaintzen dituzten erakundeen edo zerbitzuen lana goraipatu nahi da.

MOTZ zentroak egiten duen lanaz gain, Epaimahaiak aintzat hartu du mendekotasuna eragiten duen substantzian oinarritutako tratamendutik mendekotasuna jasaten duen pertsonan oinarritutako tratamendura igaro izana.

Saria emateko garaian, halaber, kontuan hartu dute hiru egitura modu eraginkorrean bateratu izana –Toxikomaniak Tratatzeko Zentroa, Alkoholismo eta Ludopatia Zerbitzua eta Toxikomania Eguneko Ospitalea zentro bakarrean batu dira– eta horrek ekarri duen lan-giro paregabea.

Halaber, epaimahaiak plan estrategikoaren helburuak betetzeko martxan jarritako neurriak nabarmendu ditu, hala nola berrikuntza-proiektuetan parte hartzea, tartean, xake terapeutikoa eta adimen artifiziala, Arabako Osasun Mentaleko Sarearen Prestakuntza Jarraituko eta Irakaskuntzako Sistema, Osabide Globalen erabateko ezarpena eta MOTZen segurtasun-politika.

MOTZ Osakidetzaren Arabako Osasun Mentaleko Sarearen barne dago eta Eguzkine De Miguel da zuzendari kudeatzailea. Hain zuzen ere, berak jaso zuen saria atzo Kataluniako Musikaren Palauen, Kataluniako Generalitateko Osasuneko sailburua buru izan zen ekitaldian, bertaratutako Estatuko administrazioaren, tokiko administrazioen eta hainbat unibertsitateren ordezkarien aurrean.

Eguzkine De Miguelek nabarmendu duenez, pazienteei ahalik eta arreta onena emateko egindako lana eta MOTZen lan egiten duten profesionalen ahalegina, prestasuna eta ardura saritu dituzte.  Arabako Osasun Mentaleko Sarearen zuzendari kudeatzailearen iritzian, sari hori hobetzen eta Estatuan eredu izaten jarraitzeko bultzada da; izan ere, gure xedea arreta-normalizazioan, zerbitzuen hurbiltasunean eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonen gizarteratzean oinarritutako kalitatezko arreta-eredua eskaintzea da, arreta jasotzen duten pertsonen bizi-kalitatea eta, batez ere, ongizatea hobetzen delako, era horretan, gizartearen eskakizunetako bat betez.

Beraz, Arabako Osasun Mentaleko Sareak jasotako sarien zerrenda are luzeagoa da; izan ere, azken urte honetan lehen saria jaso du Arreta Kalitatearen Kongresu Nazionalean, baita Estatu osoko psikiatria-zerbitzu onenaren 2015eko Best in Class saria ere.

MOTZ 2013an jarri zen martxan, eta urtean 1.700 pazienteri (% 79 gizonak eta % 21 emakumeak) ematen die arreta anbulatorioa, eta 140ri eguneko ospitalean.  Orotara, urtean 12.000 kontsulta izaten ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urtarrilak 14

10 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gatolfa
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Centro de Orientación y Tratamiento de las Adicciones (COTA) de Osakidetza en Vitoria recibe el Premio Avedis... https:…

  • 2016.eko urtarrilak 15

    Este edificio no es el COTA
    ¿...?

  • @carloslperez
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Centro de Orientación y Tratamiento de las Adicciones (COTA) de Osakidetza en Vitoria recibe el Premio Avedis... https:…

  • @GlaciarBlue
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    El Centro de Orientación y Tratamiento de las Adicciones (COTA) de Osakidetza en Vitoria recibe el Premio Avedis... https://t.co/0OHlIfBATj

  • @rolalde
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Centro de Orientación y Tratamiento de las Adicciones (COTA) de Osakidetza en Vitoria recibe el Premio Avedis... https:…

  • @inakietxe
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: El Centro de Orientación y Tratamiento de las Adicciones (COTA) de Osakidetza en Vitoria recibe el Premio Avedis... https:…

  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    Osakidetzaren Gasteizko Mendekotasunen Orientazio eta Tratamendu Zentroak (MOTZ) kalitate bikaintasunaren Avedis... https://t.co/chhggudWUk

  • @OSIArabaESI
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    El Centro de Orientación y Tratamiento de las Adicciones (COTA) de Osakidetza en Vitoria recibe el Premio Avedis... https://t.co/JOWl7LlHfv

  • Osasuna
    2016.eko urtarrilak 14

    Zorionak lagun horiek!

  • Osasuna
    2016.eko urtarrilak 14

    Zorionak lagun horiek!

Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Eguzkine De Miguel, Osakidetzaren Arabako Osasun Mentaleko Sarearen zuzendari kudeatzailea