Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Antonio Aiz: «burdinak eta altzairuak titaniozko hiri bihurtu dute gaur Bilbo»

2016.eko urtarrilak 14

•          Garraioetako sailburuordea, Bilboko Itsas Museoaren «Burdinkolorea» erakusketaren aurkezpenean

 

Eusko Jaurlaritzako Garraioetako sailburuorde Antonio Aizen ustez, «burdinak eta altzairuak titaniozko hiri bihurtu dute gaur Bilbo». Aiz Bilboko Itsas Museoan izan da, Ion Ruigómez zuzendariarekin batera, Antonio Aldama, José Abel eta Enrike Zubia artisten «Burdinkolorea-Color de Hierro» erakusketaren aurkezpenean parte hartzeko. Hain zuzen, itsasadarra azken bi mendeetan izan den, eta adierazi duen, guztia definitzen du erakusketak.

 

«Burdinak lortu zuen itsasadarrak eta bertako biztanleek aurrerapauso handiak ematea, baina burdinak sortu zituen oxido itzuriezinak ere. Giza jarduera orok alderdi positiboak dakartza; baita, ezinbestean, negatiboak ere. Gaur altzairua titanio bihurtu da eta eboluzio hori, aurrerabide guztiak bezala, habitat atseginagoa eraikitzeko ere baliatuko da» adierazi du Antonio Aizek.

 

Sailburuaren aburuz, erakusketan parte hartzen duten artistek ongi jakin dute itsasadarreko eta portuko bizitzaren irudiak –izan ere, oraintsu arte hiriaren parte zen– eta iraganeko eraldaketa oraindik hurbila taula nahiz oihaletan islatzen.

 

«Itsasadarreko udalerriekin batera, kontrasteetako hiri gisa ageri zaigu Bilbo: hiri aitzindaria, irekia, atsegina eta adimenduna, bere burua garatzeko bide berriak aurkitzen dakiena. Betiere gogoan duela bere arteria nagusia: itsasadarra» adierazi du Aizek.

 

Sailburuaren arabera, «Eusko Jaurlaritzak, bereziki Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Bilbo handiaren eta metropolialdearen bilakaera positibo horretan parte hartzen du, Euskadik Europako arku atlantikoan duen kokagune giltzarriaren ardatz nagusi bihurtuta bertako portua eta itsasadarra».

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @GlaciarBlue
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [#EXPOSICIÓN “Burdinkolorea”] Antonio Aiz: “el hierro y el acero han hecho hoy de Bilbao una ciudad de titanio” ➡ https://t.co/

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ion Ruigomez,