Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez, ezker abertzalearen zenbait buruk Auzitegi Nazionalean hartutako akordioa «ondoeza sortzen duen albiste ona» da

2016.eko urtarrilak 14

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak ezker abertzaleari eta espetxe-politikari lotutako azken gertakariei buruzko iritzia plazaratu du. Fernandezek esan duenez, Sortuk asteartean Iruñean egindako adierazpena «hitzak» besterik ez ziren, Jaurlaritzaren ustez azaldu beharreko hitzak;  ezker abertzaleen buruek Auzitegi Nazionalean hartutako adostasun-akordioa, ordea, «ekintza» bat da.  Azken akordioari gagozkiola, Fernándezek baieztatu du «ondoeza sortzen duen albiste ona dela».

Donostiako Udaletxean alkatearekin batera egindako prentsaurrekoan, Jonan Fernándezek gaineratu du ezker abertzaleko kideek atzo Auzitegi Nazionalean lortutako adostasun-akordioa hiru arrazoi hauegatik dela berri ona:

  • Prozesu judizialaren amaiera ordenatua dakar.
  • Eusko Jaurlaritzak espetxeen inguruan hiru urtez aldeztutakoarekin bat dator.
  • Eta preso eta auzipetuei «hesiak altxatzeko» aurrekari bat ezartzen du, espetxe-onura banaka baliatu ahal izan ditzaten.

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak, halaber, esan du erabakiak «ondoeza» sortzen duela, urte hauetan guztietan eragindako minagatik.

Fernándezek espero du ekintza horien atzetik aurrerabidea egingo dela ETAren armagabetzearen eta preso-kolektiboaren alorrean. Halaber, jakinarazi du ezen, eragindako kalte bidegabekoa aitortu ondoren, atzoko akordioan jasota, Eusko Legebiltzarraren Bakegintza eta Bizikidetzako lantaldea abiarazteko oztopoa gainditu litekeela.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2016.eko urtarrilak 15

    No me parece constructiva esta respuesta del departamento de paz y convivencia, creo que es una buena noticia y que hay que ponerla en valor , seguir creando puentes impulsar este tipo de acuerdos, independientemente de quien sea el protagonista.Hablar de desazón no me parece afortunado.
    Además de esto pienso que este departamento debería de tratar de ser más equidistante, entendiendo que todo es criticable,(también la izquierda abertzale por supuesto), pero creo que se ceba con una parte y
    es poco critica con la impunidad en el uso de la violencia por parte del estado, que es escandalosa y es conscientemente ocultada.

  • @eajpnvparlament
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Ezker abertzalearen zenbait buruk Auzitegi Nazionalean hartutako akordioa «ondoeza sortzen duen albiste ona» da ➡ https://t.co

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Ezker abertzalearen zenbait buruk Auzitegi Nazionalean hartutako akordioa «ondoeza sortzen duen albiste ona» da ➡ https://t.co