Berriak
Eu

Aurkeztu da LIFE + IREKIBAI proiektu europarra, zeinaren bidez Leitzaran eta Bidasoa ibaien arroak hobetuko diren

2016.eko urtarrilak 14

Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua eta URA , HAZI Fundazioarekin batera, lanean arituko dira ibai esparru bietan dauden Natura 2000 guneetan Erkidegoaren interesekoak diren habitat eta espezieen kontserbazio egoera bermatzeko

 Gaur goizean, Leitzaran eta Bidasoa ibaien arroak eta haien ibai adarrak hobetzen laguntzeko euskal erakundeek eta nafar erakundeek elkarlanean garatutako proiektu berri bat aurkeztu da Andoainen. Aurkezpenean parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuruk; Nafarroako Gobernuko Landa garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek,  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoko Departamentuaren menpeko Obra Hidraulikoko zuzendari Paco Alonsok, URA ko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak eta HAZIko ordezkari Mikel de Franciscok.

Proiektuaren izena IREKIBAI da, IREKI eta IBAI hitzez baliatuz, gure ibaietako oztopoak eta arazoak deuseztatzea izango baita bere zeregin nagusia.

Proiektuak kideak ditu bai Euskal Herrian (Gipuzkoako Foru Aldundia, URA eta HAZI Fundazioa), bai Nafarroan (GANASA, Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa), eta horiek denak euren gaitasunak eta eskumenak batuko dituzte ibai esparru bietan dauden Natura 2000 guneetan Erkidegoaren interesekoak diren habitat eta espezieen kontserbazio egoera bermatzeko.

LIFE + da ingurumenaren alorrerako Europak eskaintzen duen tresna finantzarioa, eta tresna horren bidez proiektuaren %60 finantzatuko da, proiektuak 2020. urtera arte guztira duen aurrekontua 2.999.372 €-koa izanik.

Oztopoak kentzea

Hainbat faktore historiko eta geografiko direla-eta, oztopo ugari dago metatuta Leitzaran eta Bidasoa ibaietan, ibaien jarraitutasuna etenaz. Horren ondorioz, ekosistemak aldatu egiten dira eta espezie sentikorrenak (ugaztun erdiakuatiko batzuk, tartean bisoia edo desmana, eta arrain batzuk, esaterako izokina) leku txikiagoan agertzen dira banatuta edo modu zatikatuan. Arazo horrek, espezieen bakartze genetikoarekin eta bakartze horri lotutako ondorioekin batera, arriskuan jartzen du bai haien jarraitutasuna, bai bere onera etortzeko edo beste presio batzuei aurre egiteko gaitasuna.

Ibaietako oztopoak, beraz, oso garrantzitsuak dira Kantauri aldeko Natura 2000ko guneen kudeaketan, eta Ibai erako Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Planen jardute ildo nagusia dira.

Lan ildo nagusia izan dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroan Ibaien kudeaketan erantzukizuna duten Administrazio Publikoetan. Azpimarratzekoa da bere eremu partekatua, izan ere, lurralde bakoitzean egiten den lan sistematikoari azken urteetan lurraldeen artean egin diren lankidetza proiektuak gehitu behar zaizkio.

Testuinguru horretatik eta aurretik egindako lanetatik sortu da proiektuaren helburu orokorra: Bidasoa eta Leitzaran ibai arroetan dauden Natura 2000 guneetan Europar Batasunaren Interesekoak diren ibaietako habitat eta espezieen zaintza egoera hobetzea.

Ideia nagusi hori honako helburu espezifikoetan gauzatzen da:

  • Oztopoak iragazkor bihurtu, espezie aloktono inbaditzaileen kontrolatu, habitatak lehengoratu eta kalteak zuzentzeko jarduketak egin, eta horien bitartez ibai ibilbide hauek lehengoratzea, kostu/onura erlazioaren ikuspegitik onenak direla jo baitira: Leitzaran ibaia (Oria ibai arroa) eta Bidasoa ibaia.
  • Ingurune horiek kudeatu eta lehengoratzeko moduak gehiago ezagutzea.
  • Proiektuaren emaitzak zabaltzea, eta jendea oro har sentsibilizatzea gure ibaiek ingurumenaren aldetik ematen dituzten balio eta zerbitzuen gainean.

Aurreikusitako jarduketa nagusiak

Leitzaran ibaian, jada erabiltzen ez diren oztopo sorta ugari eraitsiko dira; izan ere, oztopo horiek dira azkenean ibaian presioa nagusiki egiten duten elementuak, ibaia, bestela ere, beste mehatxu mota batzuetatik salbu mantentzen den arren.

Guztira 4 oztopo txiki kenduko dira Ubaran ibai adarrean, eta ibaiaren ardatz nagusian, berriz, Inturiako presa eta Oiokikoa kenduko dira erabat. Erreka amuarrainen haztegiaren deuseztapena izan da IREKIBAI proiektua martxan jarri eta lehen hilabeteetan arrakastaz bukatu diren ekintzetako bat. Elementu multzo zabala zen, tartean presa bat, hormigoizko urmaelak, ubideak eta beste eraikin batzuk direla; denak abandonatuta zeuden, eta ibaiaren ondoan hektarea bat hartzen zuten. Ibaiaren ubidean hasierako egoerara bueltatu da eta, orain, gune horretan landareak hazten dira berriro.

Bidasoa ibaiaren arroan ere ibaia iragazkortu eta arrain-hazkuntzaren espezien mugimendua hobetu nahi da, Bera, Ituren (Ezkurra ibaian) eta Endarlatsako presa txikietan eta Txaruta ibaiko beste bi oztopo txikietan ekintzak eginez. Lan hauek lekuko agenteak parte-hartzeko prozesu batean zehaztuko dira, Gura trans proiektuan gauzatu zen esperientzia jarraituz irtenbiderik onena bilatzeko.

Jarduketa nagusiez gain, proiektuak ibaien egoera ekologikoa hobetzea ere aurreikusten du, ubideak eta ibai bazterrak lehengoratzeko lanak eginez. Nafarroan aurreikusita dago bisoi amerikarraren arazoari heltzea; izan ere, bisoi amerikarra espezie inbaditzailea da eta bisoi europarraren egoera latza larriagotzen du (galzorian dago).

Bukatzeko, IREKIBAI proiektuak jarduketa horien onura dunen jarraipena egingo du, baloratzeko ea emaitzak egokiak diren edo lan egiteko modua aldatu behar den.  Aztertuko dira, batetik, desman iberiarraren, kolakaren, lanproiaren eta izokinaren populazioak eta, bestetik, arrainen igarobideen funtzionamendua oraindik martxan dauden oztopoetan.<0} Ikusiko da, baita ere, zer aldaketa eragiten duten programatutako jarduketek ibaietan eta zer ondorio duen proiektuak gizartean eta ibaiek ematen dituzten zerbitzuetan.

DATUAK

Proiektuko bazkideak

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA:Gipuzkoako Foru Aldundia (kide koordinatzailea), URA Ura ren Euskal Agentzia eta HAZI Fundazioa.

NAFARROA:Nafarroako Gobernua, Gestión Ambiental de Navarraren bidez

Aurrekontua

2.999.372 €

Finantzaketa LIFE+ bidez

60%

Iraupena

2020ko abenduaren 31 arte

 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FraisoroEskola
    2016.eko urtarrilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @hazifundazioa: Presentado el proyecto europeo LIFE + IREKIBAI, con el que se mejorarán las cuencas de los ríos Leitzaran y Bidasoa http…

  • @GureZura
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @hazifundazioa: Presentado el proyecto europeo LIFE + IREKIBAI, con el que se mejorarán las cuencas de los ríos Leitzaran y Bidasoa http…

  • @hazifundazioa
    2016.eko urtarrilak 15

    Comentario de Twitter:
    Presentado el proyecto europeo LIFE + IREKIBAI, con el que se mejorarán las cuencas de los ríos Leitzaran y Bidasoa https://t.co/RjeT87njRX

  • @uraEJGV
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    Presentado el proyecto europeo LIFE + IREKIBAI https://t.co/WqFSjyYslN https://t.co/YGwPEwl4yC

  • @uraEJGV
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    Aurkeztu da LIFE+IREKIBAI proiektu europarra https://t.co/p3JAnjGqST https://t.co/xGSKgvuPVT

  • @JGorbena
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    Presentado el proyecto europeo LIFE + IREKIBAI, con el que se mejorarán las cuencas de los ríos Leitzaran y Bidasoa https://t.co/Dy2mMOxIDU

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu Ainhoa Aizpuru, Nafarroako Gobernuko kontseilari Isabel Elizalde, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoko zuzendari Paco Alonso, HAZIko ordezkari Mikel de Francisco