Berriak

Eusko Jaurlaritzak biktimak aitortzeko 2016an Donostian egingo dituen ekitaldien berri eman dio Donostiako udalari

2016.eko urtarrilak 14

Jonan Fernandez Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak bilera egin du gaur goizean Donostiako alkate Eneko Goiarekin, Eusko Jaurlaritzak aurten Donostian biktimei aitorpena egiteko bultzatuko dituen ekitaldien berri emateko. Ekimen hauek Donostia Europako Kultura Hiriburuaren proiektuaren barruan daude eta bere leloaren mamia hartzen dute: “Elkarrekin bizitzeko kultura”. Programa honek aitormenezko hiru ekitaldi aurreikusten ditu: terrorismoaren biktimei, frankismoko biktimei eta 107/2012 dekretuaren babesean dauden biktimei.

Eneko Goiak  eta Jonan Fernandezek, Monika Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak lagunduta, Donostiako Udaletxean izan duten batzarraren ostean hedabideen aurrean azaldu dute programa.

Fernandezek azaldu duenez, hiru ekitaldi hauekin lortu nahi dena da “biktimekiko elkartasunak berariazko proiekzioa” izatea Europako Kultura Hiriburuaren barruan, “bakea eta bizikidetza” munduari eman nahi dion mezuaren muin ditu eta. Eneko Goia alkateak adierazi du, biktimei zor zaien memoria eta justiziarekin bat egiten dutela ekimen hauek eta hori erabat lotuta dagoela Donostiako Kultura Hiriburutzak “Elkarrekin Bizi” duen goiburuarekin. Hori dela eta, Goiaren ustez, albiste pozgarria da hiriak horrelako ekimenak hartzea, izan ere, bakean eta bizikidetzan eredu izan nahi du.

Eusko Jaurlaritzak 2016an biktimak aitortzeko egingo dituen ekitaldien egitarauak hiru ekitaldi izango ditu:

-        Otsailaren 20an, larunbata, Donostiako Kursaalen biktimak aitortzeko ekitaldia izango da, 107/2012 Dekretuaren babesean. Aitorpen-ekitaldi hori Giza eskubideen urraketak jasan dituzten onartu gabeko biktimei ordaina emateko proposamenei buruzko jardunaldiaren esparruan egingo da.

-        Martxoaren 11n, ostirala, eta Terrorismoaren Biktimen Europako Egunarekin bat eginez, Donostiako Paseo Berrian dagoen Oteizaren "Eraikuntza Hutsa" izeneko eskulturaren aurrean, terrorismo-biktimak aitortzeko ekitaldian parte hartzeko deia egingo zaie EAEko erakunde guztietako ordezkariei.

-        Maiatzaren 7an, larunbata, aurten Gerra Zibila hasi zela 80 urte beteko direnez, frankismoko biktimak aitortzeko ekitaldi bat egingo da Donostiako Aiete Jauregian.

Jaurlaritzaren biktima politika

Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak bakegintzaren eta elkarbizitzaren arloan 2016rako dituen jarduera-ildoak legegintzaldi amaieran, “Bake eta Bizikidetza Planaren garapenari buruzko txostenean” jasoak daudela. Iragan urriaren 13an aurkeztu ziren, eta indarrean daude oraindik. Agiri hartan zazpi lehentasun ezarri ziren, indarkeriari amaiera modu antolatuan emateko; horretaz gain, bizikidetzari buruzko printzipio berritzaile bat ere ezarri zen. Zazpi lehentasun horietako bat biktimei buruzko politika publikoetara dago bideratua.

Ildo horretatik, nabarmendu du, iragan irailaren 22an Batera agiria onetsi zuela Gobernu Kontseiluak, eta biktimen arloan nola jardungo duen eta zer konpromiso nagusi dituen jasotzen dela agiri horretan: biktimen eta gizartearen arteko lotura bultzatzea, eta biktimei buruzko politika publikoak iraganarekin ez ezik etorkizunarekin eta bizikidetza eraikitzearekin lotzea.

4 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko ekainak 13

    Falta la bandera de España en el lugar preeminente que por ley se le reconoce, entre las dos que se utilizan, la autonómica y la local, según la Constitución. art. 4, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, y la ley de uso de banderas, artículo 5º y 6º, https://www.boe.es/buscar/pdf/1981/BOE-A-1981-26082-consolidado.pdf

  • @eajpnvparlament
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos presentado al Ayto. de Donostia los actos de reconocimiento a las víctimas que impulsaremos en #Donostia2016 ➡ https://t

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Hemos presentado al Ayto. de Donostia los actos de reconocimiento a las víctimas que impulsaremos en #Donostia2016 ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko urtarrilak 14

    Comentario de Twitter:
    Hemos presentado al Ayto. de Donostia los actos de reconocimiento a las víctimas que impulsaremos en #Donostia2016 ➡ https://t.co/XNL7Lb8naD

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Goia